Egun on. Gaur, zenbait ariketa egin ditzakegu puxikak erabilita. Animatuko zara, erronka hauek gainditzen?
- Erronka: puxika lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren edozein gorputz atal erabiliz.
- Erronka: Berdin baina oinak eta burua baino ez erabiliz.
- Erronka: puxika eskuez joz, ea gai zaren etxea zeharkatzeko alde batetik bestera.
- Erronka: bi puxika erabiliz, ea gai zaren 30 segundutan airean mantentzeko biak.
- Erronka: lurrean eserita puxika bakarrik oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
- Erronka: ondorengo sekuentziak jarraituz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren: -eskuineko eskua, ezkerreko eskua (errepikatu), -eskuineko oina, ezkerreko oina, -burua, hanka, eskua...
- Erronka: zuri bururatzen zaizuna...
No hay comentarios:
Publicar un comentario