martes, 17 de marzo de 2020

Proposamenak eta ideiak

Egun on ikasle eta familiak!

Badakigu hainbeste egun etxean sartuta aspertu ahal garela. Baina, hori ez gertatzeko, jarraian, etxean egin ditzakezuen hainbat proposamen eta ideiak luzatzen dizkizuegu.

Proposamen eta ideia hauek hiru multzotan banatuta daude: ikasleei zuzenduta daudenak, gurasoei bideratutakoak eta familia osoarentzat direnak. Aprobetxatu eta disfrutatu!

IKASLEENTZAT:
- Webgune honetan doakoak diren euskarazko jokoak eta film laburrak aurki ditzakezu. Klikatu estekan eta ondo pasa! http://www.jolasak.eu/

GURASOENTZAT:
- Berritzeguneak dokumentu bat osatu du, non bizitzen ari garen egoerari buruzko gomendioak ematen dizkigun. Dokumentua euskaraz zein gaztelaniaz dago. Berritzeguneko gomendioak Recomendaciones Berritzegune

FAMILIENTZAT:
- Etxeko materialak erabilita, hainbat ariketa fisiko egin ditzakezue, bideo honetan bezala: https://www.facebook.com/homefit83/videos/2639269676308046/

- Elkarrekin eseri egongelan eta Disney pelikulak ikusi: https://drive.google.com/drive/folders/1ZzGTVAlYoJcEQbKtU1IGcX7Q26JykU8S

- Mr Wonderful-i eskutik "Coronavirus" gaixotasuna hobeto ulertzeko ipuin baten esteka utziko dizuegu. Material hau gaztelaniaz dago:
Cuento coronavirus
Cuento coronavirus, colorear

Besarkada handia ikasle eta familia guztientzat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario