viernes, 27 de diciembre de 2019

PLASTIKA TAILERRAK 2.ZIKLOAN


 3.mailako ikasleak lehenengo hiruhilekoan egin duguna kontatuko dugu. 4. eta 3.mailako ikasleak elkartu gara eta 3 txoko egin ditugu, bat Mireiarekin, beste bat Arianerekin eta beste bat Janirerekin.
Txoko bakoitzean taiker bat egi dugu: Frida Kahlo (autorretratuak eta faltsifikazioak), Carl Warner (Foodscapes) eta Invader artista (mosaikoak).
Gure autorretratuak eta imajinazioak landu genituen, paperekin mosaikoak egin genituen eta, azkenik, Foodscapes aldizkarietan janariak mozten egin genuen "collage" teknika.
 





ANNE, YERAY, ISABELLA, UNAX eta DARIUS (FELIBRAULERS)

ZENTZUMENEN GYMKHANA JOLASEN BIDEZ EGIN GENUEN AZAROAN

Zentzumenen gymkhana azaroaren 13an izan zen. Jolastu genuen 3.mailako ikasleak eta txokoak egin genituen zentzumenak ikasteko.


Ipini genuen txoko batean ikusmena, eta han pertsona batek ikutu behra zuen beste baten bizkarra, ibilbide bat, begiak itxita, egiteko. "Lazarillo" deitzen da jolasa.

Beste txoko batean dastamenaren jolasa zegoen: soja, gatza, piperra, limoia,...probatu genuen asmatzeko zer zapore zen.

Beste txoko batean poltsa bat zegoen eta,  barruan, lima bat, pelutxea,...Azkenengo txoko batean zegoen usaimena: lurra, kamomila, xaboia, gazta,...usaindu genituen begiak itxita.




IXONE, IRATI A., ENAITZ A., JON eta ASIER (OTSOAK)