domingo, 28 de octubre de 2012

KALEROLINPIADAK

Kalerolinpiadak lau urtetan behin ospatzen ditugu eskolan. Sei talde egiten ditugu, eta ume bakoitzak bere taldearen kamiseta eraman behar du. Ni urdin kolorea zuen taldekoa nintzen, eta gorria, zuria, laranja, beltza eta berdea ere bazeuden.
Orduan zin egin genuen tranparik ez genuela egingo eta galdu zein irabazi emaitza onartuko genuela.
Frogak hauexek izan ziren: salto hirukoitza, bi motatako altuera jauzia (bat aurrera eta bestea atzerantza), jabalina jaurtiketa, pisu jaurtiketa, luzera jauzia, hezi lasterketa, txanda lasterketa, abiadura lasterketa eta jauzi zuta.
Oso urduri sentitu nintzen egun horretan, oso ondo pasa nuen, eta oso dibertigarria izan zen.           ANDREA   POUATOU   4. MAILA