lunes, 22 de mayo de 2017

MARIBEL AIERTZA IDAZLEAREKIN

MARIBEL AIERTZA IDAZLEAREKIN



Maribel Aiertzaren "Mara eta Izar saltzailea" liburua irakurri ostean, idazlea etorri zen eskolara.
Maribel oso pertsona atsegina, interesgarria eta hurbila iruditu zitzaigun, eta galdera pilo bat egiteko aukera eman zigun.
Oso esperientzia ahaztezina izan zen, eta idazle baten lanaren berri izan genuen: nola hasi zen idazten, ideiak nola bereganatzen zituen, liburua nola maketatzen zen, idazteko prozesu nola eramaten zuen aurrera...

Mila esker, Maribel!!!!!

ANTZERKI TOPAKETAK

EGUN ZORAGARRIA ESZENATOKI GAINEAN
Hilabete honetan Ibaiganeko Kultur etxean "Sorginaren etxera" eta "Altxor arkeologikoa" antzezlanak aurkeztu ditugu 4. mailako ikasleok.
Aurton ere Iraideren gidaritzapean bi antzezlan zoragarri eta dibertigarri hauetaz gozatu ahal izan dugu etxekoekin batera.
Eskerrik asko guztioi zuen partaidetzagatik!!!! 


viernes, 12 de mayo de 2017

FAMILIAREKIN ERAKUSKETAN




SENIDEEKIN ERAKUSKETAN




Gure senideak deskribatzen aritu gara egun hauetan nola ikusten ditugun eta nola maite ditugun jakinarazteko.
Aldi berean haiekin izandako elkarrizketen bidez informazioa lortu dugu biografiak idazteko.
Eta azkenean gure lanak etxekoekin partekatzeko eguna heldu da. Izugarri gustatu zaigu ahaideak gurekin izatea eskolan.

Eskerrik asko etortzeagatik!