viernes, 29 de mayo de 2020

URTEBETETZEAK ETA " ÉRASE UNA VEZ EL HOMBRE" BIDEOA

Gaur, 4. mailan  bi urtebetetze ditugu. 
ZORIONAK ENARA ETA ERIK! Denok abestera!!


Munduaren sorrera azaltzen duen bideoa duzue . DISFRUTATU!

jueves, 28 de mayo de 2020

TRAFIKO JOLASAK

Kaixo ikasleak!

Aurreko egunean garraio jolasak izan zenituzten. Gaurkoan, trafikoarekin jolasteko aukera izango duzue hurrengo esteka honetan: TRAFIKO JOLASAK


miércoles, 27 de mayo de 2020

URTEBETETZEA

Gaur, 3. mailako Enaitz O-k urteak egiten ditu. Ondo ospatu! 
Guztiok zoriondu eta abestu!


martes, 26 de mayo de 2020

EUSKAL HERRIKO BASOAK

Egun on!!!

Gaur, Idoia Mugikak, Eureka! Zientzia Museoan lan egiten duenak, gure inguruan ditugun basoetan aurki ditzakegun izaki bizidunak erakutsiko dizkigu bideo baten bidez: 



lunes, 25 de mayo de 2020

TAULAK IKASTEKO TRUKOAK

Aste berriari hasiera emateko taulak ikasteko bideoak ikusi ahal dituzue.


viernes, 22 de mayo de 2020

DIRUA

Egun on!!!

Gaur, ostirala, asteko azken eguna ondo amaitzeko beste jolas batzuk proposatuko dizkizuegu. Kasu honetan, dirua lantzeko jolasak dira. 

Klikatu hurrengo estekan: JOLASA


jueves, 21 de mayo de 2020

"NIRE IZENAREN JATORRIA" -4.maila

Kaixo lagunak!

4.mailako ikasleok gure izenaren jatorria zein den aztertu egin dugu eta lan polit hauek sortu ditugu:












LANDAREEN ATALAK


Egun on, neska-mutilak!!
Gurutzegramak gustatzen zaizkizue? Hemen duzue  bat , baina egin baino lehen landareen atalak birpasatu.

JOLASA


miércoles, 20 de mayo de 2020

GARRAIOAK

Kaixo ikasleak!

Zer dira garraioak? Zenbat garraio ezagutzen dituzue? Garraioak lantzeko jolasak izango dituzue gaurkoan, disfrutatu!!



martes, 19 de mayo de 2020

ORDUAK

Kaixo!!
Zer ordu da? Orduak birpasatzeko jarduerak batzuk dituzue. ONDO PASA.
ORDUAK

lunes, 18 de mayo de 2020

ZUMBA

Egun on ikasle maiteak!!

Gaur astelehena, aste berria ondo hasteko gure gorputza mugimenduan jarriko dugu! Horretarako ZUMBA dantzatzeko bi bideo proposatzen dizkizuegu: 

1. "Minions Papaya Dance Remix"
2. "Dance Monkey"


Animatu bideoak egiten eta guri bidali!

domingo, 17 de mayo de 2020

HOMOFIBIAREN ETA TRANSFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurko data funtsezkoa da sexu-orientazion eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren kontrako konpromisoa berresteko. Pertsona guztien eskubidea defendatu behar dugu.
Ipuina entzun eta ikus ezazue.

viernes, 15 de mayo de 2020

EUSKAL PELIKULAK

OSTIRALA!!
Hemen dauzkazue euskal pelikulak: Errementari, Elkano,..
ETB-ko helbidea da eta "zinema euskaraz"ean klikatu. GOZATU familiarekin!!

PELIKULAK

jueves, 14 de mayo de 2020

KARAOKEA

Egun on ikasleak!!

Prestatu zuen ahotsak eta ABESTERA! Karaoke festa egin zuen etxeetan! Eta, animatzen bazarete bideoak egin eta guri bidali.

Webgune honetan dituzue euskarazko hainbat abesti: KARAOKEA


miércoles, 13 de mayo de 2020

LANDAREAK

Egun on!!
Gaur, landereen sekretuak ikasteko aukera izango duzue, eta landareek zelako bilakaera egiten duten.zure etxera heltzeko ikusiko duzue bideo honetan.


martes, 12 de mayo de 2020

ZORIONAK!!!!!

Gaur 3. mailako hiru ikasleren urtebetetzea da. Nahiz eta urrunetik izan, guztiok abestuko dugu gaurko egunean "Zorionak" abestia eta besarkada handia eta musu pilo bidaltzen dizkizuegu. ZORIONAAAAAAK ILLÁN, NAYRA ETA YERAY!!!

lunes, 11 de mayo de 2020

IRRIBARREAK ATARATZEN

Egun on, ikasle maiteak!
Oso garrantzitsua da gure aldarte positiboa mantentzea, gure buruari gauza politak esatea, umorez jokatzea eta irribarrea kontziente egitea. Horixe bai erronka! 
Asmatu txisteak, grabatu bideo barregarria edo antzeztu zuzenean etxean. Deitu telefonoz zure ezagun bati irribarrea ateratzeko, … Bururatzen zaizun guztia, ongi etorria!


Hemen diuzue adibide batzuk :TXISTEAK

viernes, 8 de mayo de 2020

3. MAILA

Egun on!! Gaur 3.mailako ikasleek egindako lan batzuk ikusteko aukera izango duzue. Lan handia egin dute euren familien laguntzaz!!! ZORIONAK!!


jueves, 7 de mayo de 2020

ZUBIA -EL PUENTE- THE BRIDGE

Egun on, neska-mutilak!
Disfratatu bideo honekin, eta hausnartu .


miércoles, 6 de mayo de 2020

4. MAILAKO IKASLEEN EGUNKARI DIGITALA

Kaixo lagunak!

4.mailako ikasleok, Gazteko irakasgaian gure iritzi artikulu interesgarriak sortu ditugu ondorengo galdera kontuan hartuta: "¿Qué opinas sobre el permiso que permite que los niños y niñas salgan a la calle?"

Kazetari bikainak izan gara, gure egunkari digitala ikusi nahi duzue?  https://es.padlet.com/arianegodoypereda/4maila


JOLAS MATEMATIKOA: HILDA ETA ZAURITUAK

Kaixo ikasle maiteok!
Jolastu nahi duzue? Zenbaki bat asmatu behar duzue, eta 10 aukera izango duzue asmatzeko. Jolastu baino lehen, azalpena irakurri.

JOLASA


martes, 5 de mayo de 2020

IPUINAK

Egun on!!

Web orrialde honetan: IPUINAK EUSKARAZ hainbat ipuin dituzue bideo bezala ikusteko eta entzuteko. Disfrutatu!


lunes, 4 de mayo de 2020

SUKALDARIA SUKALDEAN

Gaurko erronka postre bat egitea izango da! Bizkotxoa, arroz esnea, natillak, mazedonia… edo zuri bururatzen zaizun edozer!

  1. Pentsatu zein postre egin nahi duzun, eta konprobatu egiteko behar duzun guztia etxean duzula 
  2. Ondoren, graba ezazu bideo bat prozesu osoarekin. Ez da beharrezkoa zure burua bideoan ateratzea, bai, ordea, zure azalpena. 
  3. Bukatzeko, postre horren errezeta idatzi eta irakasleari bidali, honek zure gelakideekin partekatzeko.