viernes, 19 de junio de 2020

IKASTURTE AMAIERA

Egun on ikasle maitiak!!

Gaur 2019-2020 ikasturteko azken eguna da. Horregatik, 2. zikloko irakasleen partez eskerrak eman nahi dizkizuegu, denbora luze honetan zehar egin duzuen lan itzelagatik eta esfortzuagatik. Ondo pasa oporretan eta gogotsu bueltatu!!
Bideo honekin agur esaten dizuegu: 


ESKERRIK ASKO eta HURRENGO IKASTURTERA ARTE!!

URTEBETETZEAK

KAIXO!!!!

Gaur, 3. mailako ikasle baten urtebetetzea da. ZORIONAK UDANE!!!!! Ondo ospatu eta egunaz disfrutatu!
Gainera, abuztuaren 24an Ekaitzen (3.maila) urtebetetzea izango da, baina, udako oporretan egongo garenez, pixka bat aurreratuko gara eta hemen utziko diogu ere gure zoriona egun horretarako!

Besarkada birtuala bidaliko diegu eta ondo pasa!!

jueves, 18 de junio de 2020

LAGUNTASUNA

Oporretarako gutxi falta da!
Lagunak izatea garrantzitsua da ondo sentitzeko, eta pertsonak ondo zaindu behar ditugu. Bideo honetan laguntasunaren balioa ikusten da. Zuen gustukoa izatea espero dugu.


miércoles, 17 de junio de 2020

EMOZIOAK LANTZEN

Egun on ikasleak!!!

Badakizuenez, emozioak oso garrantzitsuak dira gure garapen pertsonalean. Horregatik, gaur, Youtubeko kanal bat utziko dizuegu, non emozioak lantzeko ipuinak dauden. 

Disfrutatu!!

martes, 16 de junio de 2020

DENBORA PASA MATEMATIKOAK

Egun on, neska mutilak!
Matematika arloa gustatzen zaizue? Jolas honekin ondo pasatuko duzue.
DENBORA PASA


lunes, 15 de junio de 2020

FRUTAK

Egun on ikasleak!!

Euskarazko hiztegia lantzeko jolasa aurkezten dizuegu: JOLASA
Ea zenbat fruten izenak asmatzen dituzuen. Disfrutatu!!

viernes, 12 de junio de 2020

KOMUNIKABIDEAK

Ostirala!
Ondo amaitzeko astea komunikabideei buruzko jolasak dituzue. DISFRUTATU!
KOMUNIKABIDEAK


jueves, 11 de junio de 2020

URTEBETETZEA

Egun on!!!
Gaur, 4. mailan urtebetze bat daukagu. ZORIONAK IZARO!! Besarkada handia guztion partez! Asko disfrutatu!!!

miércoles, 10 de junio de 2020

4.MAILAN MUNSTROAK, HEROIAK, PANPINAK, ANIMALIAK... SORTU DITUGU!

Kaixo, lagunak!

Duela aste batzuk, 4.mailako ikasleok etxean topatu genituen materialekin ondorengo artelan politak sortu genituen:

                                                                                   Alazne


                                                                               Aitana

                                                                               Paula


                                                                                 June

                                                                              Nagore



HITZEN ERRULETA

Kaixo!
Euskarazko lexikoa lantzeko eta ez ahazteko hitzen erruleta daukazue. Ea zenbat hitz asmatzen duzuen.
ONDO PASA!
JOLASA


martes, 9 de junio de 2020

SIMETRIA

Egun on!!!

Gaur simetria lantzeko jolasa duzue: SIMETRIA JOLASA


lunes, 8 de junio de 2020

ERLIEBEA

Egun on!
Erliebearen hiztegia eta edukiak lantzeko jolasa daukazue.
Deskargatu power pointa.

sábado, 6 de junio de 2020

ESKOLA PUBLIKOEN JAI TELEMATIKOA

Bihar, eskola publikoen jaia ospatuko da, eta 7-tik 12-ra jarduera desberdinak egongo dira. 
ANIMATU ETA PARTE HARTU.



viernes, 5 de junio de 2020

ERAKUSKETA: BASAURIKO ZUHAITZAK

Gaur,  18:00tik-20:00ra, Pozokoetxeko parke berrian, Basauriko arbolen erakusketa egongo da. ANIMATU ETA JOAN IKUSTERA.


ZORIONAK!!

Gaur, Alaznek, 4. mailako ikaslea, urteak betetzen ditu. Zorionak guztion partez, eta, asko disfrutatu eguna!! Besarkada handia!!!!!!!!

jueves, 4 de junio de 2020

ANIMALIA ORNOGABEAK

Kaixo, ikasle maitegarriak!
Animalia ornogabeen taldeak ikusteko aukera duzue bideo honetan.




miércoles, 3 de junio de 2020

ESPERIMENTUAK

Egun on talde!!

Bi esperimentu egiteko aukera izango duzue gaurkoan. Nahi izatekotan bideo bat grabatu edo argazkiak atera eta guri bidali. Animatu!

1. esperimentua: Paper lehorra

2. esperimentua: Tapoi magikoa


martes, 2 de junio de 2020

ENERGIA

Kaixo, neska-mutilak!
Gaur, energia zer den ikasiko duzue eta zein energia motak dauden.


lunes, 1 de junio de 2020

URA

Egun on ikasleak!!!

Zenbat dakizue urari buruz? Esteka honetan: URA uraren gaia lantzeko aukera izango duzue. Ondo pasa!!


viernes, 29 de mayo de 2020

URTEBETETZEAK ETA " ÉRASE UNA VEZ EL HOMBRE" BIDEOA

Gaur, 4. mailan  bi urtebetetze ditugu. 
ZORIONAK ENARA ETA ERIK! Denok abestera!!


Munduaren sorrera azaltzen duen bideoa duzue . DISFRUTATU!

jueves, 28 de mayo de 2020

TRAFIKO JOLASAK

Kaixo ikasleak!

Aurreko egunean garraio jolasak izan zenituzten. Gaurkoan, trafikoarekin jolasteko aukera izango duzue hurrengo esteka honetan: TRAFIKO JOLASAK


miércoles, 27 de mayo de 2020

URTEBETETZEA

Gaur, 3. mailako Enaitz O-k urteak egiten ditu. Ondo ospatu! 
Guztiok zoriondu eta abestu!


martes, 26 de mayo de 2020

EUSKAL HERRIKO BASOAK

Egun on!!!

Gaur, Idoia Mugikak, Eureka! Zientzia Museoan lan egiten duenak, gure inguruan ditugun basoetan aurki ditzakegun izaki bizidunak erakutsiko dizkigu bideo baten bidez: 



lunes, 25 de mayo de 2020

TAULAK IKASTEKO TRUKOAK

Aste berriari hasiera emateko taulak ikasteko bideoak ikusi ahal dituzue.


viernes, 22 de mayo de 2020

DIRUA

Egun on!!!

Gaur, ostirala, asteko azken eguna ondo amaitzeko beste jolas batzuk proposatuko dizkizuegu. Kasu honetan, dirua lantzeko jolasak dira. 

Klikatu hurrengo estekan: JOLASA


jueves, 21 de mayo de 2020

"NIRE IZENAREN JATORRIA" -4.maila

Kaixo lagunak!

4.mailako ikasleok gure izenaren jatorria zein den aztertu egin dugu eta lan polit hauek sortu ditugu:












LANDAREEN ATALAK


Egun on, neska-mutilak!!
Gurutzegramak gustatzen zaizkizue? Hemen duzue  bat , baina egin baino lehen landareen atalak birpasatu.

JOLASA


miércoles, 20 de mayo de 2020

GARRAIOAK

Kaixo ikasleak!

Zer dira garraioak? Zenbat garraio ezagutzen dituzue? Garraioak lantzeko jolasak izango dituzue gaurkoan, disfrutatu!!



martes, 19 de mayo de 2020

ORDUAK

Kaixo!!
Zer ordu da? Orduak birpasatzeko jarduerak batzuk dituzue. ONDO PASA.
ORDUAK

lunes, 18 de mayo de 2020

ZUMBA

Egun on ikasle maiteak!!

Gaur astelehena, aste berria ondo hasteko gure gorputza mugimenduan jarriko dugu! Horretarako ZUMBA dantzatzeko bi bideo proposatzen dizkizuegu: 

1. "Minions Papaya Dance Remix"
2. "Dance Monkey"


Animatu bideoak egiten eta guri bidali!

domingo, 17 de mayo de 2020

HOMOFIBIAREN ETA TRANSFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurko data funtsezkoa da sexu-orientazion eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren kontrako konpromisoa berresteko. Pertsona guztien eskubidea defendatu behar dugu.
Ipuina entzun eta ikus ezazue.

viernes, 15 de mayo de 2020

EUSKAL PELIKULAK

OSTIRALA!!
Hemen dauzkazue euskal pelikulak: Errementari, Elkano,..
ETB-ko helbidea da eta "zinema euskaraz"ean klikatu. GOZATU familiarekin!!

PELIKULAK

jueves, 14 de mayo de 2020

KARAOKEA

Egun on ikasleak!!

Prestatu zuen ahotsak eta ABESTERA! Karaoke festa egin zuen etxeetan! Eta, animatzen bazarete bideoak egin eta guri bidali.

Webgune honetan dituzue euskarazko hainbat abesti: KARAOKEA


miércoles, 13 de mayo de 2020

LANDAREAK

Egun on!!
Gaur, landereen sekretuak ikasteko aukera izango duzue, eta landareek zelako bilakaera egiten duten.zure etxera heltzeko ikusiko duzue bideo honetan.


martes, 12 de mayo de 2020

ZORIONAK!!!!!

Gaur 3. mailako hiru ikasleren urtebetetzea da. Nahiz eta urrunetik izan, guztiok abestuko dugu gaurko egunean "Zorionak" abestia eta besarkada handia eta musu pilo bidaltzen dizkizuegu. ZORIONAAAAAAK ILLÁN, NAYRA ETA YERAY!!!

lunes, 11 de mayo de 2020

IRRIBARREAK ATARATZEN

Egun on, ikasle maiteak!
Oso garrantzitsua da gure aldarte positiboa mantentzea, gure buruari gauza politak esatea, umorez jokatzea eta irribarrea kontziente egitea. Horixe bai erronka! 
Asmatu txisteak, grabatu bideo barregarria edo antzeztu zuzenean etxean. Deitu telefonoz zure ezagun bati irribarrea ateratzeko, … Bururatzen zaizun guztia, ongi etorria!


Hemen diuzue adibide batzuk :TXISTEAK

viernes, 8 de mayo de 2020

3. MAILA

Egun on!! Gaur 3.mailako ikasleek egindako lan batzuk ikusteko aukera izango duzue. Lan handia egin dute euren familien laguntzaz!!! ZORIONAK!!


jueves, 7 de mayo de 2020

ZUBIA -EL PUENTE- THE BRIDGE

Egun on, neska-mutilak!
Disfratatu bideo honekin, eta hausnartu .


miércoles, 6 de mayo de 2020

4. MAILAKO IKASLEEN EGUNKARI DIGITALA

Kaixo lagunak!

4.mailako ikasleok, Gazteko irakasgaian gure iritzi artikulu interesgarriak sortu ditugu ondorengo galdera kontuan hartuta: "¿Qué opinas sobre el permiso que permite que los niños y niñas salgan a la calle?"

Kazetari bikainak izan gara, gure egunkari digitala ikusi nahi duzue?  https://es.padlet.com/arianegodoypereda/4maila


JOLAS MATEMATIKOA: HILDA ETA ZAURITUAK

Kaixo ikasle maiteok!
Jolastu nahi duzue? Zenbaki bat asmatu behar duzue, eta 10 aukera izango duzue asmatzeko. Jolastu baino lehen, azalpena irakurri.

JOLASA


martes, 5 de mayo de 2020

IPUINAK

Egun on!!

Web orrialde honetan: IPUINAK EUSKARAZ hainbat ipuin dituzue bideo bezala ikusteko eta entzuteko. Disfrutatu!


lunes, 4 de mayo de 2020

SUKALDARIA SUKALDEAN

Gaurko erronka postre bat egitea izango da! Bizkotxoa, arroz esnea, natillak, mazedonia… edo zuri bururatzen zaizun edozer!

  1. Pentsatu zein postre egin nahi duzun, eta konprobatu egiteko behar duzun guztia etxean duzula 
  2. Ondoren, graba ezazu bideo bat prozesu osoarekin. Ez da beharrezkoa zure burua bideoan ateratzea, bai, ordea, zure azalpena. 
  3. Bukatzeko, postre horren errezeta idatzi eta irakasleari bidali, honek zure gelakideekin partekatzeko.



jueves, 30 de abril de 2020

IPUINA ETA ETXEAN EUSKARAZ

Jon Arretxek, Basauriko idazle ospetsua,, ipuin bat kontatuko dizue.Zuen gustukoa izatea espero dugu. ADI ENTZUN ETA GOZATU.




miércoles, 29 de abril de 2020

MANDALAK


Kaixo!!

Egun hauetan hainbat mandala margotzeko aukera izango duzue. Bi modutan egin dezakezue:

- Mandala inprimatu eta koloreztatu.

- Web orrialdean bertan koloreztatzeko aukera duzue.

Hemen aurkitu ahal dituzue: MANDALAK

martes, 28 de abril de 2020

IRAKURTZEN

Gaurko erronka zuen gustuko irakurgai bat aukeratzea izango da. Ondoren, testua ozenki irakurtzea, eta gero audio zein bideo formatoan helaraztea. ANIMO!

NOLA EGIN

lunes, 27 de abril de 2020

IKASLEEN LANAK

Kaixo!!!!!

Egun hauetan 3. mailako ikasleek hainbat zeregin burutu dituzte. Oso lan politak egin dituzue, eta horregatik, blogean jartzea erabaki dugu. Ikasle guztiak horretaz gozatu ahal izateko. 

Zorionak guztioi egindako lan bikainagatik!




IKASLE GUZTIEN ARTEAN EGINDAKO PROIEKTUA




IRATI DIAZ-EK FAMILIAREKIN PRESTATUTAKO IDAZLANA



ILLÁN OCINAK ETA FAMILIAK EGINDAKO BIDEO-AURKEZPENA

Gustokoak izan al dituzue?

sábado, 25 de abril de 2020

viernes, 24 de abril de 2020

LANBIDEAK ETA EUSKAL HERRIA

Kaixo!
Lanbideak birpaseko 3.mailakoentzat jolas hau eskeintzen diogu, zuen gustokoa izatea espero dugu. 4. mailakoentzat Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak birpasatzeko jolasa daukazue.
ONDO PASA!

3.maila
LANBIDEAK

4.maila

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/770212-euskal_herria.html

jueves, 23 de abril de 2020

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo!!!

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta mundu mailan ospatzen den eguna da. Honen helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da.




Ez ahaztu, IRAKURKETAZ GOZATU!!!



miércoles, 22 de abril de 2020

JOLASTUZ IKASI



Egun on, ikasle maiteak!
Gaur, 10 buruketa errazei erantzun beharko dituzue. ONDO IRAKURRI ETA PENTSATU!




martes, 21 de abril de 2020

BISITA BIRTUALA

Egun on ikasleak!!!

Bisita birtualak egiteko aukera izango duzue!

Gaur, hiru leku ezberdinen bisita birtuala proposatuko dizkizuegu:

Lehenengoa: SALAMANCA TOUR VIRTUAL

Bigarrena: LA ALHAMBRA

Hirugarrena: GALAPAGO UHARTEAK

Ezagutzen zenituzten? Zer iruditu zaizue? Zuen iritzia jakin nahi dugu, idatzi komentarioetan!
Disfrutatu!! :)


lunes, 20 de abril de 2020

GORPUTZA ASTINDU


 Dakizuenez ariketa fisikoa egitea oso inportantea da, baina oraingo honetan, musika eta ariketa fisikoa batera landuko dugu.

 Aukeratu zure gustuko abestia eta koreografia asmatuko duzue.

Jarraibideak:
  • Lehenengo, abestia entzun eta erritmoa sentitu.
  • Gero, 4 mugimendu ezberdin pentsatu.
  • Ondoren,saia zaitez marrazten.
  • Entsegua egin.

 Koreografia prest!!!!.

 Orain erakutsi zure etxean dauden pertsonei, eta tarte ona pasatuko duzue!!!

viernes, 17 de abril de 2020

ZORIONAK!!!

Egun hauetan, eskolan ez gaudenetik, hiru urtebetetze izan ditugu zikloko ikasleen artean; 4.mailako Aitana eta Jon eta 3.mailako Anneri, urrunetik bada ere, besarkada handi-handia bidaltzen diegu guztion partez. ZORIONAAAAAAK!!!


jueves, 16 de abril de 2020

ZENTZUMENAK-ELIKAGAIAK



  
      Kaixo neska-mutilak!
      Gaurko erronka, batez ere, 3.mailakoentzat izango da zentzumenak birpasatzeko, objektu desberdinak kutxa batean sartzea izango da. Zuen gurasoek, anai-arrebek … begiak estalita  asmatu behar dute kutxan sartu duzun objektua zein den, dagokion zentzua erabiliz . Prest?
 https://drive.google.com/file/d/1K59issL4Hxylw3B4YtMN27Prx8JR1Ubo/view?usp=sharing

4.mailakoentzat elikagaiak birpasatzeko jolas bat daukazue.
    JOLASA
 

miércoles, 15 de abril de 2020

ZAINDU PLANETA GREENPEACEN ESKUTIK

Greenpeacek itxialdian hobeto egoteko ideia batzuk proposatzen ditu:
1. Bideo lasaigarriak ikustea. Naturari buruzko irudi ikusgarriak:
 12 vídeos relajantes 
2. Laburmetraia ikustea: corto documental "Esperanza"; Artikoari egindako bidaiari buruzkoa da. Planeta defendatzeko irteera.
3. Netflix dutenentzat hau ere interesgarria da: documental "Cómo cambiar el mundo"; Greenpeace zelan sortu zen orain 45 urte azaltzen da.
4. Ez badakizue zer sukaldatu, errezeta batzuk topatuko dituzue; haragirik gabekoak dira: las recetas de nuestro menú sin carne.
5. Papiroflexia edo origami egiteko tutorial batzuk daude:
Usoa/ paloma
Pinguino/  pingüino
Rainbow Warrior itsasontzia (Deskarga dezakezu  .pdf) ️
dokumentua)

martes, 14 de abril de 2020

URDAIBAI BIRD CENTER


Zer da Urdaibaiko hegaztien zentroa?

Museo bizia da, denontzat irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko.


Baina, zer da museo bizi bat?

Inork ez dakiela egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, txoriek zehazten dute zentroaren norabidea.



Egun hauetan, etxean gaudenez, etxetik ikus dezakegu txori hauen bizimodua :https://www.birdcenter.org/eu/guri-buruz/urdaibai-bird-center