martes, 31 de marzo de 2020

"ASPERBIRUSAREN" KONTRAKO GOMENDIOAK


Kaixo, neska-mutilak!

Oraingo honetan, egun hauetan etxean ez aspertzeko aholkuak aurkeztuko dizkizuegu:




lunes, 30 de marzo de 2020

ANIMALIEN BABESEAN

Egun on ekipo!

Aste berria martxan!! Gaurkoan animaliak hobeto zaintzeko ardura har dezagun ekintza proposatzen dizuegu.

FRANK de la JUNGLAren bideoa ikusi eta gero, desagertzeko zorian dagoen, edota egon den animalia bati buruzko informazioa eta ikerketa egitea proposatzen dizuegu. Bilaketa egokia egiteko esteka fidagarri batzuk ipiniko ditugu ere.

Gero, nahi izanez gero, azalpen bideo txiki bat egin ahal duzue (euskeraz) zuen ikaskideei ikasitakoa azaltzen. Bidaltzen badiguzue blogean txertatuko dugu.
AURRERA!!!

https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Azala

https://www.nationalgeographic.com.es/naturaleza/grandes-reportajes/animales-peligro-extincion_12536

https://www.ecologiaverde.com/los-animales-en-mayor-peligro-de-extincion-375.html







domingo, 29 de marzo de 2020

"Coronavirus"-aren kontrako pistola kaltegabea

GORPUTZ HEZIKETA
Aupa 3. eta 4. neska-mutilok!!!! Nire lagun batek (Alkartu ikastolako G.H.-maixua, hain zuzen ere) ditxosozko coronavirusaren aurkako txertoa topatu du eta "pistola kaltegabe" jarri dio izena. Egin ahal izateko, arropa eskegitzeko erabiltzen diren pintza horietako 2 eta laguntza apur bat baino ez da behar. Neuk, neurea agin dut, ausartuko zarete zuek egiten? jarraibideak ikusteko, klikatu argazki barruan...

Sokatxoa ipintzea ez da ezinbestekoa, izan ere, jaurtigaia ez da oso urrunera joaten...

viernes, 27 de marzo de 2020

puxikekin jolastuz

GORPUTZ HEZIKETA
Egun on. Gaur, zenbait ariketa egin ditzakegu puxikak erabilita. Animatuko zara, erronka hauek gainditzen?

  1. Erronka: puxika lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren edozein gorputz atal erabiliz.
  2. Erronka: Berdin baina oinak eta burua baino ez erabiliz.
  3. Erronka: puxika eskuez joz, ea gai zaren etxea zeharkatzeko alde batetik bestera.
  4. Erronka: bi puxika erabiliz, ea gai zaren 30 segundutan airean mantentzeko biak.
  5. Erronka: lurrean eserita puxika bakarrik oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  6. Erronka: ondorengo sekuentziak jarraituz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren:     -eskuineko eskua, ezkerreko eskua (errepikatu), -eskuineko oina, ezkerreko oina, -burua, hanka, eskua...
  7. Erronka: zuri bururatzen zaizuna...

GOOD MORNING KAREAGA!

Hi everybody! How are you?

We´ve got a present for you, enjoy it 😋:




This new blog will be available next week!


María, Clayton and Ariane

ZERTARAKO ERABILI DITZAKEGU ZATIKIAK? (4.maila)

Kaixo, talde!

Etxean, zatikiak eratzeko hainbat elikagai edo tresna aurki ditzakegu:








Zein da irudi honekin sortu dezakegun zatikia? Erantzuna jakinez gero, iruzkin bat idatzi 😜👇






Gainera, zatikien inguruko jolas interesgarri bat topatu dugu: http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/19022014/6b/es-eu_2011112233_1310502/fraccionesjclick1.html



Ea zatikien inguruko argazki asko egiten dituzuen,eta, nahi izanez gero zuen argazkiak bidali! 😋😎

jueves, 26 de marzo de 2020

ERREZETAK

Egun on familia sukaldariak!

Hona hemen etxean egin ahal dituzuen errezeta erraz batzuk: ERREZETAK

Kalabaza tarta, pizza, txokolatezko gailetak... mmmmmmm ze goxo!!!!!

Anima zaitezte zuen bideoak edo argazkiak bidaltzen eta guztiok ikusi ahal izango dugu zelako sukaldari trebeak zareten!



Sukaldaritza gustuko? Ba...jolasteko aukera paregabea aurkituko duzue esteka honetan. Ondo pasa! : Mastertxef


miércoles, 25 de marzo de 2020

GORPUTZ HEZIKETA


"MUGIMENDUZKO OKA" jolas hau egiteko oka-jolasa (tableroa), dadua eta lehiakide bat baino ez duzu behar. Dadua botatzean ateratzen zaizun zenbakia aurreratzeko, jarraian agertzen diren frogetako bat gainditu behar duzu.

BAT: 4 sentadilla / 8 gorako jauzi txalo bat airean emanez / 30 pausu egin etxe barrutik

BI; hanka baten gainean 10 jauzi / mimikaren bidez, kirol bat irudikatu.
HIRU: Orekari eutsi oin baten gainean 5 segundutan / txiribuelta bat egin ohean.
LAU: Skipping: belaunak gora 10 segundutan / lekuan orpoak ipurdira 20 segundutan.
BOST: Paperezko pilotatxo bat paperontzian saskiratu (3 saiakera) / pilotatxoa jaurti lehiakidea jotzeko berak aukeratzen duen gorputz alalean.
SEI: Gustuko dantza zati bat egin / pilotatxoari 4 kolpe jarrai eman eskuaz.

aurrera!!!! ariketa fisiko apur bat egin dezagun!!!!


GORPUTZ HEZIKETA

Egun on. Hona hemen beste bi froga "Minutu bat irabazteko" lehiaketatik. Gogoratu, aurreko sarrera batean badaukazuela kronometroa, denbora barruan froga egin duzuen ala ez jakiteko. Suerte guztioi!


ANIMO TALDE!

Egun on, neska-mutilak!

Egun hauek arraroak eta desberdinak dira, lagunak ikusi nahi ditugu, eskolan egon, parkean, zineman... zelan sentitzen garen hobeto ulertzeko ondorengo bideoa ikustea proposatzen dizuegu:




 Ane Aguirrek egin duen marrazki polita erakutsi nahi dizuegu, laster egoera arraro hau amaitu egingo da  😃💪💪



Prest egotekotan, zuen marrazki politei argazki bat atera eta bidali.

Anima zaitezte!!

YOGA PIXKAT EGUNA BUKATZEKO

Kaixo ikasleak!

Gaurkoan ILARGIARI AGURRA egiten ikasiko duzue. Lotara joan baino lehen egitea oso gomendagarria da, erlajatzen laguntzen duelako eta amets politak izaten. Musika lasaigarria jar dezakezue egiteko ala ez. 
Ea asko praktikatzen duzuen, eta, nahi izanez gero, zuen bideoak bidali!

martes, 24 de marzo de 2020

CLASSROOM-ERA APUNTA ZAITEZ! / NOS APUNTAMOS A CLASSROOM?


3.mailako familia agurgarriak!

Tutorial honetan Classroomera zelan atxikitu azaltzen zaizue, beti ere ikasleak-2011@kareaga-goikoa.com helbidearen bitartez.
Saia gaitezen euskera gelaren hizkuntza izaten eta zalantzak baldin badituzue, Mireia edota nirekin jar zaitezte kontaktuan.
¡Ea zelan doan esperientzia!

IKASLEENTZAT TUTORIALA I

TUTORIALA II

Kaixo familias de 3º!

En este tutorial os explico cómo acceder a la clase virtual, siempre a través de la cuenta de correo ikasleak-2011@kareaga-goikoa.com
Intentemos que la lengua vehicular de la clase sea el euskera y si tenéis dudas podéis preguntarnos a Mireia y a mí. 
¡Nos vais comentado qué tal va!

GURASOAK - TUTORIAL PARA UTILIZAR CLASSROOM

"MUGITU GORPUTZA" ATALA

Egun on ikasle maiteak!
Gaur atal berriari emango diogu hasiera gure blogean. Ikusiko duzuenez, eskuinean MUGITU GORPUTZA izeneko orrialde berria gehitu egin dugu. Hortxe, egunero bideoklip martxosoa izango duzue, gustora abestu eta dantzatzeko. Nahi izanez gero, zuen bertsioak eskegi ahal dituzue edota zuen eritzia eman.
EKIN DANTZARI!!!

lunes, 23 de marzo de 2020

Gure esperimentuak, artelanak, etxerako lanak...

Egun on, neska-mutilak!

Aste berria eta gauza interesgarri berriak💪

Hona hemen 3. mailako eta 4.mailako ikasleek egindako lanak:

  • Esperimentua: eskuak ondo garbitzearen garrantzia

  Izaro


Elaia eta Illán

  • Hegazkintxoa

Ane Aguirre

  • "Zazpi pertsonaia istorio bila" liburua ilustratu


Claudia

Alazne
  •  "I spy" fitxak
Jon Huerga

  • Diario durante la cuarentena: mi experiencia


June


Mitologian murgildu nahi?

Laugarren mailako ikasleok, hirugarren proiektuan mitoak eta kondairak landu genituenez, mitologiako adituak bilakatu gara.

Hala ere, ikasteko prest gaudenez, hona hemen interesgarriak diren webgune batzuk:

http://euskalmitologia.com/jolasak/



Gainera, webgune honetan entzuteko prest dauden ipuin zoragarriak daude, denak mitologiarekin lotuta, noski! 😆

https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/euskal-mitologia

jueves, 19 de marzo de 2020

GORPUTZ HEZKIKETA:   MINUTU BAT IRABAZTEKO     MINUTE TO WIN IT

Orain zenbait urte, telebistan, arrakasta handia izan zuen programa bat eman zuten. Programa horretan, lehiakideek euren trebetasun-maila erakutsi behar zuten froga labur batzuetan. Froga gehienak badira etxean izaten ditugun objetuekin egiteko modukoak. Hemen daukazue lehenengo froga eta denbora barruan egiten duzuen ziurtatzeko kronometroa. Datozen egunotan, froga berriak joango naiz eskegitzen eta jendeari dibertigarria iruditzen bazaio, eskolak hasten direnean, maila ezberdinen arteko LEHIAKETA antola daiteke.

GORPUTZ HEZIKETA

Aupa ikasleok! hona hemen beste proposamen bat datozen egunetarako: KOREOGRAFIA.
Beheko bideoan Amaia Txintxurreta-k The Uskis musika-taldearen "Zelan" abestiaren koreografia irakasten digu. Ausartuko zarete ikasten?
Bideoan grabatu eta helbide honetara bidali: gorputzheziketakareaga@gmail.com


miércoles, 18 de marzo de 2020

¿Quién inventó el teléfono? (3. eta 4. maila)

En estos difíciles momentos, la gran mayoría de nosotr@s nos estamos comunicando a través del teléfono. Pero... ¿Cuándo se inventó? ¿Quién lo inventó?

Ahí va un vídeo muy interesante, disfrutadlo.




Podéis responder en familia a las siguientes preguntas:

  • ¿Quién fue el primer inventor del teléfono?
  • ¿Qué ocurrió en 1870?
  • ¿Qué hizo Alexander Graham Bell?
  • ¿Cómo eran los primeros teléfonos? ¿Cómo son ahora?
  • ¿Cuál es vuestra opinión sobre el uso del teléfono hoy en día?

Os animamos a participar escribiendo vuestros comentarios en este blog, ¡Sería muy interesante ver lo que habéis aprendido con el vídeo, lo que no os ha parecido bien, lo que no hayáis entendido, etc.!😆😜💪


martes, 17 de marzo de 2020

GORPUTZ HEZIKETA

Kaixo ikasleok. Badirudi egun batzuk eman beharko ditugula eskolako gimnasiotik pasatu gabe. Arloarekiko harremana ez galtzeko, zenbait ariketa prestatzen ari naiz, zuek, etxetik egin ahal izateko. Bien bitartean, ikerketa-ariketa hau proposatzen dizuet: galdetu etxeko nagusiei, umetan egiten zuten jokoei buruz. Aukeratu bat, zuen gustukoa dena, idatzi, eta eskolan egiteko modukoa bada, klaseak berriro hasten direnean, taldekideei azalduta, EGINGO DUGU. Zer deritzozue? ondo segi!!eta adi blogari

Proposamenak eta ideiak

Egun on ikasle eta familiak!

Badakigu hainbeste egun etxean sartuta aspertu ahal garela. Baina, hori ez gertatzeko, jarraian, etxean egin ditzakezuen hainbat proposamen eta ideiak luzatzen dizkizuegu.

Proposamen eta ideia hauek hiru multzotan banatuta daude: ikasleei zuzenduta daudenak, gurasoei bideratutakoak eta familia osoarentzat direnak. Aprobetxatu eta disfrutatu!

IKASLEENTZAT:
- Webgune honetan doakoak diren euskarazko jokoak eta film laburrak aurki ditzakezu. Klikatu estekan eta ondo pasa! http://www.jolasak.eu/

GURASOENTZAT:
- Berritzeguneak dokumentu bat osatu du, non bizitzen ari garen egoerari buruzko gomendioak ematen dizkigun. Dokumentua euskaraz zein gaztelaniaz dago. Berritzeguneko gomendioak Recomendaciones Berritzegune

FAMILIENTZAT:
- Etxeko materialak erabilita, hainbat ariketa fisiko egin ditzakezue, bideo honetan bezala: https://www.facebook.com/homefit83/videos/2639269676308046/

- Elkarrekin eseri egongelan eta Disney pelikulak ikusi: https://drive.google.com/drive/folders/1ZzGTVAlYoJcEQbKtU1IGcX7Q26JykU8S

- Mr Wonderful-i eskutik "Coronavirus" gaixotasuna hobeto ulertzeko ipuin baten esteka utziko dizuegu. Material hau gaztelaniaz dago:
Cuento coronavirus
Cuento coronavirus, colorear

Besarkada handia ikasle eta familia guztientzat!

Happy Saint Patrick's day!

Good morning!

Today is Saint Patrick's day, you can watch different videos and do interesting activities:



Who was Saint Patrick?




Vocabulary

 A song

A story

An activity for you


If you want more activities related to this day: Click here

Dictionaries online: Click here (dictionary)


Mireia, María and Ariane


lunes, 16 de marzo de 2020

English

Hi, guys!

We want to post here some webpages that can be interesting for you:

Ingeleseko baliabideak online klikatu hemen


Enjoy them!😜



Gurekin hitz egin nahi baduzue emaila bidali/ if you want to talk to us send us an email:

- Teacher Mireia: mireialazaro@kareaga-goikoa.com
- Teacher María: maria.wsr@kareaga-goikoa.com
- Teacher Ariane: arianegodoy@kareaga-goikoa.com


María, Mireia and Ariane

sábado, 14 de marzo de 2020

Proposamena: esperimentua


Egun on, lagunak!

Lehengo hiruhilabetean 4. mailako ikasleok arrautzarekin eta ozpinarekin esperimentu polita egin genuen. Otsailean, berriz, 3. eta 4. mailako ikasleok, Biocruces-en lan egiten duten biologoekin batera, gure geletan beste esperimentu batzuk burutu genituen.

Oraingo honetan, ikusi nahi duzue xaboiak duen eragina?

Horretarako, ondorengo materiala behar izango duzue:

  • Plater bat
  • Ura
  •  Piperbeltza
  • Xaboia
Hona hemen adibidea:


Hurrengo proposamena egiten dizuegu: zuek etxean bideoan ikusitakoa egiten saiatuko zarete. Zer uste duzue? Berdina gertatuko zaizue ala piperbeltza ez da xaboitik aldenduko?

Paper batean idatz itzazue zuen ideiak: 

- Nik hau gertatuko dela uste dut: …………...

- Behin egin duzuela: Zergatik berdin mantendu da? Zergatik piperbeltza xaboitik aldendu egin da? Garrantzitsua al da eskuak xaboiarekin garbitzea?



Nor ausartuko da bere esperimentua bideoan grabatzen? Bideoak grabatu eta ondorengo emailetara bidali ditzakezue: arianegodoy@kareaga-goikoa.com  eta mireialazaro@kareaga-goikoa.com

Gero, jasoko ditugun bideoak blog honetan jarriko ditugu, zuen ikaskideek egin dituzten esperimentu bikainak ikusi ahal izateko 😏

Animatu zaitezte!

Mireia, Janire, Vanessa, Eguzkiñe eta Ariane

Matematika (3. eta 4. maila)


Ikasturtean zehar birpasatzen egon garen arren, zer gertatuko zaigu zatiketak edo biderketak egiten ahazten bazaigu?

Lehenengo eta behin, irakasleok zuen zalantzak argitzeko gaude eta zuen gurasoak oso jakintsuak direnez zuei laguntzeko prest egongo dira. Bigarrenik, blog honetan ariketak nola egiten diren birgogoratzeko baliogarriak diren bideoak txertatuko ditugu. Azkenik, "entrenamendua" premiazkoa da, zatiketak eta biderketak behin eta berriro egiten saiatu eta ikasitakoa praktikara eraman.

  •  3. mailakoentzat- Biderketak



    •  4. mailakoentzat- Biderketak eta zatiketak


viernes, 13 de marzo de 2020

Matematika- Luzera neurriak (4. maila)


Kaixo, taldetxo!

Hona hemen gaia hobeto ulertzeko baliagarria den bideo bat:





Matematika arloari dagokionez, fitxa batzuk eman nizkizuen arren, liburuko orrialde batzuetan agertzen diren ariketak egitea proposatu nizuen. Horiek bukatzen badituzue, egin itzazue ondorengoak:

114. orrialdean (Berrikusi unitatea): 1 (ahal baduzue ariketa hau egiteko erregela erabili, taula bat koadernoan kopiatzea eta betetzea eskatzen duelako), 2, 3, 4, 5 eta 6.

Gogoratu: zalantzak izanez gero, emaila bidali (arianegodoy@kareaga-goikoa.com). Zuen email-en zain egongo naiz.

Besterik gabe, ondo izan!

PROPOSAMENA: Nire leihotik

Kareaga auzoko umeei ondorengo proposamena luzatu nahi dizuegu:


Etxean denbora luze egongo garenez, umeok pixka bat bakarti sentitu ahal gara. 

Hori dela eta, zer iruditzen zaizue etxean dituzuen materialekin eskulan bat egiten saiatzen bazarete? Behin eskulana edo marrazkia bukatu duzuela, zuen etxeko balkoian edo leihoan jar dezakezue. Beste umeek leihotik begiratuko duten bakoitzean, zuek egin dituzuen apaingarriak ikusiko dituzte eta pozik jarriko dira.



Ideia polit honen bidez gauza garrantzitsua ikasiko dugu: gizakiok talde handi bat garela eta denok bat egingo dugula. Egun hauetan, mundua gure etxeetatik ikusiko dugu, baina gure artelan politak ikusgai utziko ditugu.

Hona hemen ekintza polit hau egiteko lagungarria izan daitekeen Mr Wonderful-en eredu bat. Gaztelaniaz dago, baina euskarazko mezua bururatzen bazaizue, ederto egongo da!




Besarkada handi bat 3. eta 4. mailako ikasleentzat!

ESKOLAREN ITXIERA

Dakizuenez, COVID-19 birusak sortu duen egoera larria dela eta, eskolak itxita egongo dira, gutxienez, 15 egun.



Etxerako lanak dituzuen arren, Blog honetan ariketa, bideo, eztabaidak sortzeko galderak, etab. jartzen saiatuko gara. Dena den, zalantzak izanez gero, gurekin kontaktuan jar zaitezkete, zuen zalantzak argitzeko prest gaude eta.

Aurrekoaz gain,  etxean gurasoekin egin ahal duzuen jolas interesgarri bat topatu dugu:




Laster arte eta gogoratu: ez dira oporrak, etxean gelditu. Egoera hobetzea denon ardura da; solidaritate soziala izan dezagun.






INAUTERIAK

Hona hemen egun zoragarri horretan atera genituen argazkiak:


EUSKARA KANPAINA

Hilabete honetan, martxoan, Euskara kanpaina hasi genuen. Horretarako, Alex Txikon mendizalearen ibilbidea jarraitzea erabaki genuen.




Gainera, Alexek bideo bat bidali zigun.




MARTXOAK 8

Egun garrantzitsu hau ospatu nahian, 2.zikloko ikasleok ariketa desberdinak egin genituen.

Hirugarren mailan bideoak ikusteaz gain, eztabaida interesgarrian murgildu ginen: Nork egiten ditu etxerako lanak zuen etxeetan?





Laugarren mailan, aldiz, egun honen sorreraren inguruan mintzatzeaz gain,  historian zehar egon diren emakumeak aztertu genituen.