Egun on, lagunak!
Lehengo hiruhilabetean 4. mailako ikasleok arrautzarekin eta ozpinarekin esperimentu polita egin genuen. Otsailean, berriz, 3. eta 4. mailako ikasleok, Biocruces-en lan egiten duten biologoekin batera, gure geletan beste esperimentu batzuk burutu genituen.
Oraingo honetan, ikusi nahi duzue xaboiak duen eragina?
Horretarako, ondorengo materiala behar izango duzue:
- Plater bat
- Ura
- Piperbeltza
- Xaboia
Hona hemen adibidea:
Hurrengo proposamena egiten dizuegu: zuek etxean bideoan ikusitakoa egiten saiatuko zarete. Zer uste duzue? Berdina gertatuko zaizue ala piperbeltza ez da xaboitik aldenduko?
Paper batean idatz itzazue zuen ideiak:
- Nik hau gertatuko dela uste dut: …………...
- Behin egin duzuela: Zergatik berdin mantendu da? Zergatik piperbeltza xaboitik aldendu egin da? Garrantzitsua al da eskuak xaboiarekin garbitzea?
Nor ausartuko da bere esperimentua bideoan grabatzen? Bideoak grabatu eta ondorengo emailetara bidali ditzakezue: arianegodoy@kareaga-goikoa.com eta mireialazaro@kareaga-goikoa.com
Gero, jasoko ditugun bideoak blog honetan jarriko ditugu, zuen ikaskideek egin dituzten esperimentu bikainak ikusi ahal izateko 😏
Animatu zaitezte!
Mireia, Janire, Vanessa, Eguzkiñe eta Ariane
No hay comentarios:
Publicar un comentario