viernes, 13 de marzo de 2020

PROPOSAMENA: Nire leihotik

Kareaga auzoko umeei ondorengo proposamena luzatu nahi dizuegu:


Etxean denbora luze egongo garenez, umeok pixka bat bakarti sentitu ahal gara. 

Hori dela eta, zer iruditzen zaizue etxean dituzuen materialekin eskulan bat egiten saiatzen bazarete? Behin eskulana edo marrazkia bukatu duzuela, zuen etxeko balkoian edo leihoan jar dezakezue. Beste umeek leihotik begiratuko duten bakoitzean, zuek egin dituzuen apaingarriak ikusiko dituzte eta pozik jarriko dira.



Ideia polit honen bidez gauza garrantzitsua ikasiko dugu: gizakiok talde handi bat garela eta denok bat egingo dugula. Egun hauetan, mundua gure etxeetatik ikusiko dugu, baina gure artelan politak ikusgai utziko ditugu.

Hona hemen ekintza polit hau egiteko lagungarria izan daitekeen Mr Wonderful-en eredu bat. Gaztelaniaz dago, baina euskarazko mezua bururatzen bazaizue, ederto egongo da!




Besarkada handi bat 3. eta 4. mailako ikasleentzat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario