martes, 20 de marzo de 2012

KAREAGA GOIKOA IKASTETXEA

Ondorengo lerroetan Kareaga Goikoa ikastetxea deskribatuko dugu.
Eskola honetako eginkizuna umeak hezitzea da. Gutxi gorabehera 30 hezitzaile daude 09:00etatik 13:45era eta 15:00etatik 16:30era. Asturias kalean dago ikastetxea.
Otsailean gurasoek eskola ikusteko eta bere seme-alabak apuntatzeko aukera daukate.Ondoren seme-alaben datuak eman behar dizkiote zuzendariari, eta umeak bi urte izan behar ditu.
Guk uste dugu zerbitzu hau beharrezkoa dela umeak hezitzeko, ikasteko eta beste ume batzuk ezagutzeko.

Ander eta Imanol

IBAIGANEKO HAUR LIBURUTEGIA

Zerbitzuaren eginkizuna erakusketak, irakurketak, ipuin kontaketak, tailerrak eta irakurketa gidak eskeintzea da.
Haur liburutegian bi liburuzain daude, Ana eta Mari Karmen izenekoak. Astelehenetik ostirala arte 16:30 etik 20:30era zabalik dago, eta jaiegunetan 11:00etatik 13:30era. Liburutegiko heelbidea Ibaigane 2 da. Erabilera arauak hauexek dira: tonu baxua erabili behar da eta liburuak zaindu behar dira. Maileguan hiru liburu eta hiru DVD har ditzakegu.
Gure ustez oso ondo dago umeentzat pelikulak eta liburuak hartzeko, eta gainera etxerako lanak egiteko.

Mónica eta Irene

LUDOTEKA

Ondorengo lerro hauetan ludotekako zerbitzua deskribatzen arituko gara. Dakizuenez umeei irakastea, jolastea eta tailerrak egiten gustora egotea da zerbitzuaren eginkizuna.
Ludotekan bi langile daude, Sonia eta Itziar izenekoak. Ludoteka txikientzat 17:ooetatik 18:30era, eta handientzat 18:30etik 20:00etara zabalik dago. Ludoteka aurki dezakezu Basozelai kalean 11 zenbakian. Zerbitzu honen arauak hauexek dira: umeak gauzak batzea, puntualak izatea, guztien artean harreman onak izatea eta ezin da borrokatu.

Andrea eta Sabrina

OSASUN ETXEA

Zerbitzuaren eginkizuna pertonak zaintzea da. 25 pertsonek egiten dute lan han. 08:00etatik arratsaldeko 17:00etara irekita dago.
Bere helbidea Karmeko Torre kalea z/g da. Erabilera arauak OTI txartela edukitzea eta errespetuz tratatzea da.
Guk uste dugu oso ondo antolatuta dagoela, baina denbora pizka bat gehiago euki behar dutela zabalik. Adibidez, Basaurin bizi den ume bat gaixorik ipintzen bada, Arizeraino joan beharko da, eta Arizeko anbulategia itxita badago, beste mediku bat bilatu beharko zuten.

Aiora eta Brayan

GIZARTE ETXEA


Ondorengo lerro hauetan Gizarte Etxea deskribatzen arituko gara. Zerbitzu honetan ipuin kontaketak, teatroak, liburutegia eta kafetegia daude.
10 edo 12 langile daude gutxi gora behera Gizarte Etxean. Goisez zortzietatik hiruretara eta arratsaldez ordu bietatik hamar t´erdietara zabalik dago. Helbidea Basozelai 11 zenbakia da. Antzerkia eta beste ikuskizunak ikusteko karneta atera behar da.
Guk uste dugu ondo dagoela dena.

Izaskun eta Ainhize

domingo, 18 de marzo de 2012

BASOZELAIKO LIBURUTEGIA

Aztertuko dugun zerbitzua liburutegia da. Liburutegiaren eginkizun garrantzitsuena liburuak irakurtzea da. Era askoteako jendeak erabiltzen du liburutegia. Alde batetik, haurrek ipuinak irakurtzeko, eta beste aldetik, gizonak egunkariak irakurtzeko.
Lau langile daude: batek liburuak ordenatzen ditu, beste batek mailegua egin, beste batek karnetak egiten ditu eta laugarrenak bisitak egiten ditu.
Astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era eta 16:30etik 20:15era, eta launbatetan eta igandeetan 10:30etik 13:15era eta arratsaldez 17:30etik 20:15era zabalik dago liburutegia. Basozelai 11 da helbidea, eta telefonoa 944666400.

Julene, Iraia, Aitziber eta Eder

UDALTZAINGOA


Hurrengo lerro hauetan Udaltzaingoaren zerbitzuaren deskripzioa idazten arituko gara.
Haien eginkizuna trafikoa gidatzea da. 70 langile inguruan egiten dute lan. Zerbitzu hau 01:00etik gaueko 12:00ak arte dago zabalik. Udaltzaingoaren helbidea Jaga kalea z/g da.
Lapurren bat zure etxean sartu nahi badu edo trafikoa txarto badago, udaltzaingoari deitu behar diogu.
Guk pentsatzen dugu ondo dagoela zerbitzu hau jendeari arauak errespetarazten dizkiote eta.

Itsasne eta Iñigo

ARTUNDUAGAKO KIROLDEGIA



Ondorengo lerroetan kiroldegia deskribatzen arituko gara. Artunduagako kiroldegian atletismo pistak daude, estalitako lau igeritoki, hiru gimnasio, hiru padel pista, hiru tenis pista, hiru pilotaleku, pabiloia, rokodromoa,futbol zelaia eta jatetxea - kafetegia.
Zerbitzu honetan igeriketaren monitoreek, kirolekuaren monitoreek, bulegariek, garbitzaileek eta sorosleek lan egiten dute.
Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera 07:00 - 22:00, larunbatetik igandera eta jaiegunak 09:00 - 14:00 eta 16:00- 20:00; udan 09:00 - 21:00; abuztuan 08:00 - 22:00.
Helbidea Artunduaga z/g da eta telefonoa 944666383.
Kiroldegia erabiltzeko bazkidea izan behar zara eta karneta atera behar duzu.

Haizea eta Saray

SOCIAL ANTZOKIA


Ondorengo lerro hauetan Social Antzokia deskribatzen arituko gara.
Dakizuenez, musika, pelikulak, antzerkiak eta pailasoak ikusi ahal dira.5 langilek astean zehar eta 3 langilek larunbatero egiten dute lan han. Social Antzokia goisez 8etatik 3etara eta arratsaldez 4etatik 7etara zabalik dago. Nagusi kalean 2 zenbakian dago.
Txarteldegian, interneten,BBKan eta telefonoz erosi ahal dira txartelak.
Uste dugu langile gehiago egon behar direla oso leku handia delako, eta guk uste dugu zerbitzu hau garrantzitsua dela pelikulak, musika, antzerkiak eta abar ikusteko.

Ane eta Mikel