lunes, 21 de junio de 2010

4. mailakoak patinatzen

De Películas

4. mailakoak konektorea egiten

KONEKTOREA AMAITUTA

De konektore2
ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

BANKETXE BAT LAPURTU DA

Gaur, eguerdiko hamabietan, lapur batek banketxe bat lapurtu du eta 10.000 euroa hartu ditu. Bere buruarekin apurtudu kristala, horrela sartu da. Eta lapurrek egin du zulo bat irteko. Horregatik alarma ez du jotzen. Bere motxila propulsorarekin ihes egin du.

Gerardo Lindo

SPIDER -MANI ARMIARMA BAT PIKATU DIO

Gaur, gaueko hamarretan, Spider-man joan da festa batera. Armiarma bat zegoen baina ez du ikusi. Orduan armiarma ziztatu egin dio. Kalera joan da eta moustro bat bihurtu da; oso indartsua da.

Iker Garcia

MUSIKA EMANALDIA




Ekainaren 18 an izan zen. 1.,2.,3.,4.,5.eta 6.mailakoek aurkeztu genuen musikan ikasitakoa. Lehenengo, 3. mailakoek Binbili-bonbolo jo zuten txirulaz eta gero, JS:BAG 4.mailakoekin.



Gero,4.mailakoek Hana-hena eta Siyajaba aurkeztu zuten abestuz eta perkusiozko tresnak joz. Ondoren,5.mailakoek Titanic abestia flautaz jo zuten ,eta Lau teilatu abestu.



Ekaitza adierazi zuten 5. eta 6. mailakoek euren gorputz atalekin soinuak sortuz. Hori bukatutakoan, 6.mailakoek Erlojuaren musika eta "Piratas del Caribe" jo zuten txirulaz. Azkenean,1.eta 2.mailakoek Amalurra kantatzen zuten bitartean 4.,5. eta 6.mailakoek jo genuen flautaz.

Gure ustez, ondo atera zen eta oso polita izan zen.



Ester Moya Roman eta Yadira Roman Santos

TXANGOA


Guri ikasturte honetan gehien gustatu zaigun ekintza txangoa izan da. Basondora joan ginen eta animaliak ikusi genituen. Hontzak eta azeriak gustatu zitzaizkigun gehien. Animalia batzuk ikutu ahal izan genituen. Amaitu eta gero Errigoitiko parkera joan ginen. Han bazkaldu genuen eta izozki bana jan genuen. Asko jolastu genuen eta handik etxera joan ginen. Txangoa gustatu zitzaigun animalia asko ikusi genituelako eta batzuk, katamotza adibidez desagertzear dagoela ikasi genuelako.




Emi, Joseba, Gorka eta Angel














BIDE HEZKUNTZA


Maiatzaren 7an joan ginen Basauriko Urbi auzoko pistara.Bederatzi eta hamarrean etorri zen autobusa.Bederatzi eta erdietan ailegatu ginen. Lehenengo,gelara sartu ginen. Non begiratu behar zen ondo pasatu baino lehen ,stopak non zeuden eta zer egin, eta beste arau batzuk ikasi genituen .Gero,bikoteka lan egin genuen: bat bizikletan zebilen bitartean besteak oinez azterketa baten antzekoa egiten zion, ondo eginikoak eta txarto egiten zituenak apuntatuz. Azkenean, iparrorratz bana eman ziguten.


Aurtengo ekintzarik hoberena izan dela uste dut, bizikletaz ibiltzea gustatzen zaidalako eta
pista asko gustatu zitzaidalako.
ENDIKA VAZQUEZ

BASONDORA IRTEERA

GINKANA


Niri ikasturte honetan gehien gustatu zaidan ekintza ginkana izan da .
Ginkana jolas bat da .
Taldeka jolasten da . Paper bat ematen dizute eta aginte bat agertzen da : asmakizunak , mimika , baloi bat saskiratzea ...

Aginte guztiak egin eta gero puzzle bat osatu behar da eta opari bat ematen dizute gelarako .
Ginkana gustatzen zitzaidan oso ondo pasatu nuelako .



Yarey Jiménez

ginkana

GORPUTZ HEZKUNTZAN PATINATZEN


Fernandorekin ikasi genuen patinatzen. Ez jausteko moduak , ondo patinatzen, zelan balaztatu eta biratzen ikasi genuen. Gorputz hezkuntzako saio hauetan, oso ondo pasatu genuen. Jolas asko egin genituen eta zirkuito bat egin genuen .Batzuk jausi ziren eta mina hartu zuten, baina berehala kendu zitzaien mina.

Argazki batzuk atera genituen eta gero kanpoan eskolakoek ikusteko itsatsi genituen.Niri errepikatzea gustatuko litzaidake,oso dibertigarria delako.


Nazareth eta Angeles

ST. TOMAS AZOKA ETA OLENTZERO




2009ko abenduan Santo Tomas azoka ospatu genuen

* ST. TOMAS AZOKA *


· St. Tomas azokan jostailuak , liburuak ... trukatu genituen .


· Niri asko gustatu zitzaidan liburuak , jostailuak ... aldatzea .



* OLENTZERO *


·Olentzero egunean, olentzeroari abestiak abestu genizkion , kalejira egin genuen , baina euria egi zuenez , gimnasioan geratu ginen , dantzak ere egin genituen , ...


·Denok oso ondo pasatu genuen eta asko gustatu zitzaigun.


Nerea




EUSKAL MITOAK


4.mailan euskal mitoak landu ditugu. Irakurri, laburpenak egin, liburuak egin eta pasabidean kokatu ditugu gure lanak. Euskal mitoetan aurkituko dituzue: Urtzi, galtzagorriak,Basanderea, Basajauna, ehiztari beltza, sorginak , herensugea, Ilazki, Mari eta Tartalo.




Niri asko gustatu zait lan egitea mitoei buruz. Interesgarria iruditu zaidalako eta gure herriaz gehiago ikasi dugulako.





Oier Antuñano

BASONDOKO ANIMALIAK

Ekainaren 7an Kareaga Goikoa eskolako 3. eta 4.mailako neska-mutilak basondora joan dira. Animaliak fantastikoa ikusi dute: basurdea bat 10 begiekin, orein batek ahotik sua botatzen duena eta hontzak hegoak ostroka bezalakoak dituena.
Handik untzi bat ekarri dute eta gelan, denon artean, zaintzen ari dira.

Juan Moya

19 MILOI IRABAZI LASTERKETA BATEAN

Atzo arratsaldeko 6etan Basauriko Udaletxeak lasterketa bat antolatu zuen. 25 minututan 10 kilometro egingo zuenak 19 miloi lortuko zuen, eta Zigor, 8 urteko mutil bat, presentatu zen eta irabazi egin zuen. Bere familia oso pozik dago.

Arturo

jueves, 17 de junio de 2010

LIONEL MESSIK HANKA APURTU DU

Larunbatean, goizeko 10etan, futbolean jolasten Lionel Messiri hanka apurtu diote. Messi lesionatu egin da, beste jokalari batek ostikada bat orkatilan emanda. Partidua ikusten zegoen gizon batek Messiri makina bat jarri zion hanka gainean eta osatu zen. Orain Messi ondo dago eta gizonari eskertzeko miloi bat euro eman dio.

Unai

miércoles, 16 de junio de 2010

ESTRALURTARRAK BASAURIN

Estralurtar batzuk lurperatu ziren atzo Kareaga eskolan, hemen Basaurin, goizeko hamaikak eta laurdenetan. Atsedenaldian ikasleei eta irakasleei bere laserrak erakutsi zizkieten, eta agertzen eta desagertzen egon ziren umeei barrerazteko. Ikasleek asko ikasi zuten egun horretan eta oso ondo pasatu zuten. Andereñoek esaten dute ez dutela ahaztuko egun hori.

Zigor
METEORITO BAT BASAURIN

Atzo goizeko zortzi terdietan meteorito bat jausi zen Basaurin eta Adrian izeneko mutil bati jausi zitzaion gainean. Beste mutil batzuk laguntzera joan ziren, eta hanka bat eta beso bat bakarrik apurtu zitzaizkion. Orain Gurutzetako ospitalean dago eta medikuek gauza asko egin diote eta oso pozik dago. Egun gutxi barru etxera bidaliko omen dute.

Adrián
ASTRONAUTA DESPISTATUAK

Pasaden astean astronauta batzuk ilargira joan ziren hango lurrak aztertzera eta atzo goizeko10:30etan itzultzen ari zirenean talka egin zuten meteorito batekin oso despistatuta
zeudelako izarrak begiratzen. Momentuz ezin izan dute Lurrera itzuli.

Iker Cristo
ARMIARMA ERRALDOIAK KAREAGA GOIKOA ESKOLAN

Aste hauetan armiarma laranja batzuk agertu dira Kareaga Goikoa eskolan. Zientzilariek armiarmak aztertu eta badakite nola agertu diren: armiarma familia bat bizi zen teilatuan, eta denborarekin bere jeneak aldatu egin dira, eta orain metro bat neurtzen dute eta apurtu dute teilatua. Badirudi ez dagoela zauriturik.

Aitor
BASURTOKO OSPITALEAN EGINDAKO DESKUBRIMENDUA

Herenegun arratsaldeko bostetan Sandra Garcia okulistak Ceciren arazoa konpondu zuen Basurtoko ospitalean.
Neskak ez zuen urrunetik ondo ikusten eta Sandra urte asko egon da erremedio bat bilatzen.
Ceci orain oso pozik dago eta ume askok aprobetxatuko dute erremedio hori .

Henar
ESTRALURTAR BATZUK BASAURIN

Astelehenean arratsaldeko lau terdietan estralurtar batzuk sartu ziren Basauriko Kareaga Goikoa eskolan umeak bahitu eta eramateko bere mundura . Estralurtar batzuek informatika gelara joan ziren eta teklak sakatzen hasi zirenean ,neskatxo bat deskrubitu zuten. Ondoren ,hasi zen oihuka eta andereño batek deitu zien beste irakasleei eta itzalgailuak hartuta, estralurtarrak eskolatik kanporatzea lortu zuten.

Larisa
OTSOAK URDAIBAIN

Bart Urdaibaiko basoan otso batzuk agertu ziren eta ume batzuen etxea jan nahi zuten marrubizkoa zelako. Umeek itzelezko sustoa hartu zuten otsoek engainatu nahi zituztelako etxe gozo hori jateko asmoz,baina ez zuten lortu neska-mutilek tiragomak atera zituzte eta.

Paula
ISTRIPU LARRIA BASAURIN

Atzo arratsaldeko zazpietan ume batek Imanol izenekoa hegazkin bat hartu eta hasi zen pilotatzen. Lo geratu zen eta istripu bat izan zuen. Basauriko Kareaga eskola gainean jausi zen eta bi besoak eta bizkarezurra apurtu zitzaizkion.Momentu horretan eskolan ez zegoen inor eta ez dago ez zauriturik ez hildakorik. Oraintxe bertan Basurtoko ospitalean dago oso larri.

Imanol

FITXAJE BERRIA ATHLETIKEN

Athletik Clubek Pablo García fitxatu du Bilbon.
Aste honetan,asteartean, Fernando Makua eta Pablo García bildu dira Bilbon.
Azken denboraldian Sestaon jokatu duen jokalariak bi urteko kontratua sinatu du eta hamar
milioi kobratuko ditu.
Akordio honetan jokalariak 2012 ko ekainaren 3 arte Athletiken jokatuko du sinatu da.

Pablo

martes, 15 de junio de 2010

BASONDORAKO TXANGOA


Ekainaren 7an Basondora joan ginen autobusez 4.mailakoekin eta tutoreekin.
Basondo parkea Kortezubin dago, eta bertan zaintzen dituzten animaliak autoktonoak dira:
igaraba, bisonteak, otsoa, sugeak, muskerra, untxiak, txerriak, dortokak...
Monitoreak oso majuak ziren, eta niri gehien gustatu zitzaidan animalia igaraba izan zen.


Iker Cristo

sábado, 12 de junio de 2010

GOSARI OSASUNGARRIAK

Eguneroko ekintzei aurre egiteko behar beharrezkoa da ondo gosaltzea. Hartu lasai momentu hau eta denetarik gosaldu: zerealak, fruta, urdaiazpikoa, esnekiak...

Indartsu eta gogotsu etorriko zara eskolara!!


viernes, 4 de junio de 2010

2010EKO INAUTERIAK


Aurtengo inauteriei buruzko gure erreportajea duzue hau. Ea gustoko duzuen.
2010EKO KAREAGAKO INAUTERIAK






2010eko Kareagako inauterietan , ginkana jolasean bikain aritu ziren ikasleak. Ondoren txinatar, eslabo, mexikar eta tiroldar mozorratu ziren eta ederto pasatu zuten dantzatzen.








GINKANA





Aurten ginkana egin genuen. Zazpi frogez osatutako jolasa izan zen. Lehenengoa, Musika gelan izan zen; bertan imintzioka ibili ginen. Gainditu egiten bagenuen sarirako zatitxoa ematen ziguten.









Bigarren jolasa egiteko, ordenagailu gelara joan ginen. Froga gainditzeko, irakurgai batean hitzak zuzendu behar izan genituen. Goiko pasabidean Fernandok eta Isabelek uztaiekin eta pilotekin joku bat proposatu ziguten.Pilota buruaren gainetik eta hanken azpitik pasatzea zen bertako froga. Eskilaretan eta beste pasabideetan Coro eta Yolanda zeuden, nora joan behar ginen zehazteko eta laguntzeko arazoen aurrean.
Liburutegian, andereño Arantza eta Neskutz zeuden; hiru asmakizun igarri behar izan genituen. Oso zailak izan ziren.

Zutabeen gelan lokotzak jolasa egin genuen. Azken frogan, puxika airean lurrera jausi barik minutu bat eduki behar zen.

Frogak bukatuta gimnasioara joan behar zen sarirako zatiak itsastera paper baten.Handik aretora joan behar izan genuen eta bertan sariak banatu zituzten: sari bana eman ziguten.

TXITXIBURDUNTZIA







10:40an jan genuen txorizoa eta ogia. Batzuek errepikatu zuten baina beste batzuek ez. Oso gozo egon zen! Guraso Elkarteko ama batzuek ekarri ziguten gelara erretilu bete ogitartetxo. Jantokian prestatzen dituzte eta gero guri banatzeaz arduratzen dira. Gelan jan eta gero jolastokira joan ginen.














HAUR HEZKUNTZAKO TXINATARRAK








Gure eskolako haur hezkuntzakoak txinatar mozorratu ziren. Neska batzuek soineko gorri eta urdina zeramaten eta besteek zuri eta larrosa. Buruan txinatar makiltxoak eta mototsa bana zeuzkaten.






Mutilek kamiseta eta praka gorri eta urdinak zeramatzaten eta buruan txinatar kapelua. Neskek txinatar marrak egin zituzten begietan. Beste batzuek aurpegi osoa ere zuriz margotu zuten.Mutilak normal joan ziren , margotu gabe. Txinako dantza bat egin zuten eta oso polita izan zen.






LEHEN ZIKLOA




Neska-mutil hauek errusiarrak izan ziren. Kapel eta kasaka eskolan egin zituzten. Etxetik arropa beltza ekarri zuten eta bibotea margoztu zuten. Beraien dantza oso polita izan zen eta Kazachof deitzen zen.



BIGARREN ZIKLOA




Bigarren ziklokoak mexikar mozorratu ginen. Koloretako pontxoa eta kamiseta eta praka zuriak generamatzan. Mutilek bibote margotu zuten eta neskek txirikordak egin, koloreteak eta ezpainak margotu genituen.



Mexikoko pupurria dantzatu genuen. Bikoteka egin genituen dantza pausuak. Lehenengo, txaloak eman eta hankak mugitu genituen lekuan bertan. Gero, bikotearekin errotatxoa egin genuen . Azkenik, korroa eta berriz errotatxoa egin genuen.







HIRUGARREN ZIKLOA




Hirugarren ziklokoak tiroldar mozorratu ziren. Alkondara zuria,praka laburrak eta zapata beltzak zeramatzaten mutilek. Tiranteak eta kapelak eskolan egin zituzten. Neskek etxetik txalekoa eta gona luzea ekarri zuten eta tailerretan buruko xingola eta amantala egin zituzten.




EMANALDIA



Gimnasioan bildu ginen eguraldi txarra egin zuelako. Zikloka prestatutako dantza aurkeztu genuen guraso eta familiakoen aurrean.
Haur hezkuntzakoek txinatar dantza bat aurkeztu zuten.
Lehen eta bigarren mailakoek Kazachof deitzen den errusiako dantza bat egin zuten.
Hirugarren eta laugarren mailakoek Hat dance deitzen den dantza egin genuen.
Bosgarren eta seigarren mailakoek Alpen polka deituriko dantza egin zuten.


Gurasoek ere dantza bat aurkeztu zuten.




ERROMERIA



Bukatzeko musika jarri eta dantza egiteko aukera eduki genuen. Seigarren mailakoek atera zuten oihalez eta uztaiez eginiko ar handi bat . Guk kadenetak egin genituen, elkarri lepotik oraturik lerroetan dantza eginez. Oso ondo pasatu genuen!