viernes, 4 de junio de 2010

2010EKO INAUTERIAK


Aurtengo inauteriei buruzko gure erreportajea duzue hau. Ea gustoko duzuen.
2010EKO KAREAGAKO INAUTERIAK






2010eko Kareagako inauterietan , ginkana jolasean bikain aritu ziren ikasleak. Ondoren txinatar, eslabo, mexikar eta tiroldar mozorratu ziren eta ederto pasatu zuten dantzatzen.








GINKANA





Aurten ginkana egin genuen. Zazpi frogez osatutako jolasa izan zen. Lehenengoa, Musika gelan izan zen; bertan imintzioka ibili ginen. Gainditu egiten bagenuen sarirako zatitxoa ematen ziguten.









Bigarren jolasa egiteko, ordenagailu gelara joan ginen. Froga gainditzeko, irakurgai batean hitzak zuzendu behar izan genituen. Goiko pasabidean Fernandok eta Isabelek uztaiekin eta pilotekin joku bat proposatu ziguten.Pilota buruaren gainetik eta hanken azpitik pasatzea zen bertako froga. Eskilaretan eta beste pasabideetan Coro eta Yolanda zeuden, nora joan behar ginen zehazteko eta laguntzeko arazoen aurrean.
Liburutegian, andereño Arantza eta Neskutz zeuden; hiru asmakizun igarri behar izan genituen. Oso zailak izan ziren.

Zutabeen gelan lokotzak jolasa egin genuen. Azken frogan, puxika airean lurrera jausi barik minutu bat eduki behar zen.

Frogak bukatuta gimnasioara joan behar zen sarirako zatiak itsastera paper baten.Handik aretora joan behar izan genuen eta bertan sariak banatu zituzten: sari bana eman ziguten.

TXITXIBURDUNTZIA







10:40an jan genuen txorizoa eta ogia. Batzuek errepikatu zuten baina beste batzuek ez. Oso gozo egon zen! Guraso Elkarteko ama batzuek ekarri ziguten gelara erretilu bete ogitartetxo. Jantokian prestatzen dituzte eta gero guri banatzeaz arduratzen dira. Gelan jan eta gero jolastokira joan ginen.














HAUR HEZKUNTZAKO TXINATARRAK








Gure eskolako haur hezkuntzakoak txinatar mozorratu ziren. Neska batzuek soineko gorri eta urdina zeramaten eta besteek zuri eta larrosa. Buruan txinatar makiltxoak eta mototsa bana zeuzkaten.






Mutilek kamiseta eta praka gorri eta urdinak zeramatzaten eta buruan txinatar kapelua. Neskek txinatar marrak egin zituzten begietan. Beste batzuek aurpegi osoa ere zuriz margotu zuten.Mutilak normal joan ziren , margotu gabe. Txinako dantza bat egin zuten eta oso polita izan zen.






LEHEN ZIKLOA




Neska-mutil hauek errusiarrak izan ziren. Kapel eta kasaka eskolan egin zituzten. Etxetik arropa beltza ekarri zuten eta bibotea margoztu zuten. Beraien dantza oso polita izan zen eta Kazachof deitzen zen.



BIGARREN ZIKLOA




Bigarren ziklokoak mexikar mozorratu ginen. Koloretako pontxoa eta kamiseta eta praka zuriak generamatzan. Mutilek bibote margotu zuten eta neskek txirikordak egin, koloreteak eta ezpainak margotu genituen.



Mexikoko pupurria dantzatu genuen. Bikoteka egin genituen dantza pausuak. Lehenengo, txaloak eman eta hankak mugitu genituen lekuan bertan. Gero, bikotearekin errotatxoa egin genuen . Azkenik, korroa eta berriz errotatxoa egin genuen.







HIRUGARREN ZIKLOA




Hirugarren ziklokoak tiroldar mozorratu ziren. Alkondara zuria,praka laburrak eta zapata beltzak zeramatzaten mutilek. Tiranteak eta kapelak eskolan egin zituzten. Neskek etxetik txalekoa eta gona luzea ekarri zuten eta tailerretan buruko xingola eta amantala egin zituzten.




EMANALDIA



Gimnasioan bildu ginen eguraldi txarra egin zuelako. Zikloka prestatutako dantza aurkeztu genuen guraso eta familiakoen aurrean.
Haur hezkuntzakoek txinatar dantza bat aurkeztu zuten.
Lehen eta bigarren mailakoek Kazachof deitzen den errusiako dantza bat egin zuten.
Hirugarren eta laugarren mailakoek Hat dance deitzen den dantza egin genuen.
Bosgarren eta seigarren mailakoek Alpen polka deituriko dantza egin zuten.


Gurasoek ere dantza bat aurkeztu zuten.




ERROMERIA



Bukatzeko musika jarri eta dantza egiteko aukera eduki genuen. Seigarren mailakoek atera zuten oihalez eta uztaiez eginiko ar handi bat . Guk kadenetak egin genituen, elkarri lepotik oraturik lerroetan dantza eginez. Oso ondo pasatu genuen!












































































































































































































No hay comentarios:

Publicar un comentario