lunes, 24 de mayo de 2010

KONEKTOREA EGITEN









4. mailakoek konektorea deitzen den jostailua egin dugu . Nola egiten den azalduko dizuegu:


MATERIALA:

· Kartoizko kutxa bat ( folio tamaina baino handiagoa)

·Kableak

·Iltzeak

·Bonbilla

·Bonbilla-etxea

·Pila

·Mapa

·Zinta isolatzailea

·Klipak

·Zikaia

PROZESUA:

1.Lehenengo,mapa margoztu behar da.

2.Bigarrenez, kutxa forratu ezazu.

3.Hori egin eta gero, mapa itsatsi kutxan eta plastifikatu behar da.

4.Gerotxoago, zikaiekin zuloak egin behar dira iltzeak sartzeko.

5.Ondoren, iltzeak sartzen dira eta kableak neurtzen dira.

6.Hori bukatu eta gero, kableen puntak zuritu eta iltzeetan kiribildu behar dira. Kontuz, ondo lotzeko eskualde edo mendien izenak beraiei dagozkien mapa esparruekin.

7.Hori egin ondoren, bonbilla ipintzeko zuloa egiten da, eta bonbilla-etxea sartzen da. Bertan, kable baten muturra lotzen da. Bigarren muturra, pilaren borne batean lotzen da. Lanpara-etxearen torlojuan lot ezazu bigarren kable bat eta kanpora atera behar duzu. Aurretik neurtu zein luzera behar duen.

8.Hori bukatu ondoren, beste kable bat, 3.a , pilaren bigarren bornean lotzen da eta kanpora ateratzen da.

9. Hau egin eta gero, klipak ipintzen dira kanpora ateratako bi kableen puntetan.

10. Bukatzeko, zinta isolatzailea ipintzen da kable hari guztiak isolatzeko. Baduzu prest konektorea jolasteko, ondo pasa!

NEREA SCHIRINZI

















































No hay comentarios:

Publicar un comentario