martes, 21 de enero de 2020

GURE ORTUA

Arratsalde on, lagunak!

Pasa den astean 4.mailako ikasle batzuk ortura joan ginen sasoiko barazkiak landatzera: ilarrak, baratxuriak, letxugak eta eskarolak. Oso ondo pasatu genuen!

Adonis, Ibon, Unai, Izaro, Enara, Jon eta Erik







GURE ERREZETAK!

Kaixo!

4. mailako ikasleok elikagai osasuntsuen inguruko proiektua egin dugu: mantenugai desberdinak ikasi ondoren, gure dietaren txostena egin genuen. Azkenengo urratsa errezeten egitura nolakoa den aztertzea eta talde txikietan gurea sortzea izan da.

Hona hemen gure errezeten aurkezpenen egunean ateratako argazkiak eta bideoak!





                                         



                                       





                                       


                                          



                                       


                                          





                                           


Zer iruditzen zaizkizue? Argiñano sukaldariaren laguntzaileak izateko prest gaude, ezta? :)


Ane, Sendoa, Ibon, Unai, Claudia, Nagore, Ranim, Paula, Aitana, Jon, Erik, Iuli, Alazne, Izaro, Amaia, Adonis, Aiara, June, Nahia eta Enara


jueves, 2 de enero de 2020

JAZARPENAREN AURKAKO FAMILA-EKINTZAK /ACTIVIDADES EN FAMILIA CONTRA EL ACOSO ESCOLAR

3.mailako familiekin batera bideotxo honen hausnarketa egitera gonbidatu ditugu ikasleak. 2020an zehar ekintza gehiago egingo ditugu, hilean behin, ikas-komunitatea sentsibilizatzeko. ELKARTU ZAITEZ!!!
Hemos invitado al alumnado de 3º a realizar, con ayuda de sus familias, una reflexión sobre este vídeo. A lo largo de 2020 haremos más actividades, una por mes, para sensibilizar a la comunidad escolar. ÚNETE A NOSOTR@S!!!

BAT TALDEA

KAREAGAN ELKARBIZITZA IKASTEN EGUNERO

Guk elkarbizitzako albistea kontatuko dizuegu.
Landu dugu hau azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriari ez esateko. Klasean landu dugu hau eta andereñoarekin landu dugu "Bonobo betaurrekodunen ipuina". Marrazki bat egin genuen bokadiloekin eta gero Txoko Morera eraman genuen.


Hau egin dugu ere arazoak daudelako patioan: Ausarten Kluba, el Jardín de los Abrazos, La Ranita (badauka hamar pista eta erlajazioa egiteko da),...
Azkenik egin genuen bideo bat ikusi eta han umeek kontatu dituzte elkarbizitzako gauzak guk kontutan izateko.

Hicham, Enaitz O., Maren, Nayra eta Lander (Lagun-kolegak)

3. ETA 4. MAILAKO ABENTURA MONTEFUERTEN

3.mailakoak gara eta Montefuertera egin genuen txangoa. Jolasak egin genituen; gorputzarekin eta makilekin dorreak egin genituen. 

Gainera zaborra hartu genuen eskuekin eta poltsa batera bota genuen, mendia garbi egoteko. Honekin ikasi dugu zaborra ez dela lurrera bota behar. Langileei lagundu genien ere hostoak hartzen.

Pistak bilatu genituen taldeka mendiaren informazioa ikasteko eta altxor bat aurkitzeko.
Oso ondo pasatu genuen eta lokatsez zikinduta etorri ginen eskolara!!








Ekaitz, Iker S., Adrián, Alina eta Irati D. (Braulak)

KAREAGA-GOIKOA ESKOLAKO 3.MAILAK BIDERKETA TAULAK ETA LUZERA-NEURRIAK IKASI DITU

Hiruhileko honetan, abenduan, hasi genuen matematika arloan neurketak lantzen. Baita ere azaroan biderketa taulak ikasi egin genituen, 3.mailako klasean.
Praktikatzeko eta ikasteko egin genituen taulak eta neurketak. Metroarekin eta erregelarekin neurtu egin genituen ikasgelako gauzak: mahaiak, kutxak, gure altuera, eraztun bat,...
Gehiago ikasteko jolasak ere egin genituen.



Alejandro, Illán, Udane, Naroa eta Iker G. (5 lagunik onenak)