sábado, 16 de abril de 2011

ANTZERKI TOPAKETAK 2011

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

ANTZERKIAREN ESPERIENTZIA Apirilaren 4an antzerkia egin genuen 4. mailako neska - mutilok. 11:30ean atera ginen eskolatik eta Ibaiganeko kultur etxera joan ginen antzezlana prestatzera. 12 :00 etan entsegua egin genuen, eta seigarren mailakoek antzezlana entseatzen zuten bitartean, guk bokatak jan genituen eta gero haiek. Jan eta gero, parkera joan ginen eta ni "kazolan" igo nintzen. Bueltatu eta antzerki - emanaldia egin genuen. Antzerkian Paula irristatu zen, eta mutilek eszena bat errepikatu zuten. Niri gehien gustatu zitzaidana antzezlana egitea izan zen, baita 6.mailakoen antzezlana ere.


Henar Álvarez






ATZO AKTOREAK






Atzo Ibaiganen ETXE SORGINDUA errepresentatu genuen, eta oso ondo pasa genuen.



Hamabietan entsegua egin genuen, eta primeran atera zen. Gero, ordu biak eta hogeian gutxi gorabehera parkera joan ginen, eta oso ondo pasa genuen.



Hiruretan hasi zen antzezlana, eta gero beste obra bat egon zen.



Jende asko zegoen, eta ez zegoen inor urduri, Paula bakarrik.



Obra amaitu eta gero, jendea txaloka egon zen hiru minutu. Bi obra amaitu eta gero, denok altxatu ginen merendola jateko eta ez zen ezer geratu.






Pablo