viernes, 19 de junio de 2015

SURICATA


ITXURA:
Ugaztun txikia da. Gorputza ilez estalita  dauka.  Luzea eta mehea  dauka, buztana bezala. Ilearen kolorea  grisa eta marroia da. Bere aurpegia kono formakoa da, eta puntan amaitzen da, sudurrean. Belarri txikiak ditu. Hanka luze eta meheak ditu.


BIZITZA ETA PORTAERA:


Zomorroak jaten ditu. Arrautzak, ornogabeak eta landareak ere jaten ditu. Beraz, orojalea da. Kobazuloetn  bizi da. Kolonietan bizi dira. 40 surikata inguru bizi ahal dira elkarrekin.

Resultado de imagen de suricata 
Janariaren arabera urtean zehar 1, 2 edo 3 kume egiten dituzte .



EGILEA:Oier Ruiz Ruiz.

jueves, 18 de junio de 2015

ARGAZKI MARKOA 






MATERIALA:

-gomazko xaflak
-haria
-jostorratza
-artaziak
-argazkia
-lekeda


NOLA EGIN:

  1. Hasteko, gomazko  bi karratu 13cm-koak ebaki.
  2. Gero, argazkia ikusteko 5cm -ko karratuaren zuloa egin gomazko  zatietako  baten .
  3. Bestean, 8cm-ko luzera eta 5mm-ko zabalerako laukizuzena ebaki.
  4. Hori egin eta gero,  bi karratuak hari politez  josi. 
  5. Ondoren, markoa apaintzeko forma desberdineko zatiak ebaki , eta aurrekaldean itsatsi.
  6. Amaitzeko,  atzeko zulotik argazkia kokatu.

EGILEAK
Jagoba Davila eta Peru Jimenez (3. maila)
 ORRI - MARKATZAILEAK

Eskolatik badoazenez, 6. mailakoei oparia prestatu  diegu plastika saioetan.  Azalduko dizuegu zelan 

egin,  zuek ere aisialdian antzekoren bat egin dezazuen.


 

MATERIALAK:
  1.  Kartulina
  2. Haria
  3. Lore lehorrak 
  4. Lekeda edo kola
  5. Egunkari papera 
  6. Plastiko itsaskorra 
  NOLA EGIN:
  • Lehenengo, loreak eta hostoak bildu behar dira.
  • Gero ,egunkari paperean ipini zabal - zabal. Gainean liburu lodia jarri.
  • Ondoren, kartulina hartu eta kokatu lehortutako loreak era ederrean.
  • Hori egin ostean, lekedaz itsatsi.
  • Azkenez, plastiko itsaskorraz forratu. Hori egin eta gero, zulo bat egin  beheko aldean eta apaintzeko xingola sartu. Bi korapilo egin xingola ez irtetzeko. 
  • Prest dago orri-markatzailea edonori oparitzeko .

3. mailako Emilio eta Marcos




HARTZ ZURIA                                                                                                                                           
ITXURA :                                                                                                                                                     
Hartz zuriek eduki dezake 3,5m-tik gorako luzera eta 600kg-ko pisua.                                                          
Burua handia dute , baina belarri txikiak dituzte.                                                                                            
Animalia hau lodia  izaten da eta bere azala oso iletsua da.                                                                                                          
Oso garatuak ditu usaimena , ikusmena  , eta entzumena.                                                               


BIZIMODUA ETA PORTAERA:

Denetarik jaten dute arrainak , sardinak,...
Asko mugitzen dira.
Bakarka bizi ohi da lurralde artikoan ( Ipar Poloan)

Igerelari aparta da, ez du inolako arazorik 10km igerian egiteko.                                                                                           
Maisie Pimentel Mendes
 3.maila

viernes, 24 de abril de 2015

lunes, 16 de marzo de 2015

ESKOLAKO INAUTERIAK


Bederatzietako saioan Pilik orriak banandu zituen, eta esan zuen zer zegoen leku bakoitzean.
Lehenengo "kanporaketaren laukizuzena"egin nuen. Gero punteria jolasetara joan nintzen. Ondoren "saskipong"ean aritu nintzen.
Bost minutu pasa eta gero musika gelan nengoen buztana kentzen. Geroago patata dantza egin nuen, eta Beñatek eta biok irabazi genuen. Egin nuen azken jokoak "uztai dntza" zuen izena. Gero kanporaketaren laukizuzena, saskipong eta punteria jolasak errepikatu nituen.
Geroago klasera joan ginen, eta txoripana jan genuen.
Hamaikak eta laurdenetan patiora joan ginen, eta jolastu genuen. Ondoren desfilea eta dantzak egin genituen.Nire ustez dantzarik zailena 5. eta 6. mailakoena zen. Gure dantzan kapela asko joan ziren hegan egiten.
Oso ondo pasatu nuen 2015eko eskolako inauterietan.

Edorta

INAUTERIAK ESKOLAN

Ostiralean inauterietako jaiak  ospatu genituen eskolan.



Lehenengo, klasean geunden, eta gure andereñoak paper bat eman zigun. Pape horrek sei zenbaki zeukan:

1a aretoan zegoen. Hor mahai batean bi edalontzi zeuden eta sei pilota. Bakarrik uzten zuten bi pertsona jolastea, bakoitza hiru pilotekin, eta lortu behar zuten edalontzian sartzea.
2a laguntza gelan zegoen. Gela horretan zeuden batzuk uztaiekin jolasten, eta lortu behar zenuen uztai txiki batetik pasatzea.
3a gela batean zegoen. Gela horretan gauza asko zeuden, adibidez, igela bat, zirkulu bat ferrak botatzeko eta diana bat.
4a musika gelan zegoen. Jolas hori zen buztana kentzea eta bikoteka ipintzen genuen eta buztana kentzen saiatzen ginen.
5a 4. mailako gelan zegoen. Gela horretan patata dantzaren jokua zegoen. Hor ere ipintzen ginen bikoteka, eta patata bat ipintzen nuen bekokian eta dantza egiten nuen.
6a zutabe gelan zegoen. Hor baloiarekin jokuak egiten genituen, eta oso ondo pasatzen nuen.

Jokuak amaitu zirenean txoripana jan genuen, eta gure andereñoak musika ipintzen zigun, adibidez, ilargia... Batzuk txoripana errepikatu zuten.
Txoripana jan eta gero, patio ordua zen, eta Pilik esan zigun botadun katuaren botak ipintzeko. Nik botak ia ia apurtu nituen.
Patioan super ondo pasatu nuen nire lagunekin hitz egiten.
Patio ondoren desfilea egin genuen. Super polita geratu zen.
Desfilea eta gero txikiek dantza guztiak egin zituzten eta gero geuk. Gure dantza botadun katuena zen.
Dantza guztiak amaitu eta gero, jende guztia dantzatzen, ohiukatzen eta...Dragoia ere atera zuten.
Eta azkenik jantokira joan nintzen nire lagunekin. Super ondo pasatu nuen.

Nerea

INAUTERIAK ESKOLAN - 2015

INAUTERIAK ESKOLAN


Eskolako inauteriak goizeko bederatzietan hasi ziren, gu klasean sartu ginenean.
Lehenengo, andereño Pilik azaldu zuen zenbat joku zeuden, non zegoen joku bakoitza eta nork egiten zituzten jokuak. Jokuak hauexek ziren: patata dantza, punteria jolasa, zapiaren jolasa eta abar.
Ondoren, denok hartu genituen paperak eta hasi ginen eskola osotik korrika egiten.
Egon ginen jolasak egiten hamaikak laurden gutxirarte, eta gero andereñoek eta maisuek deitu ziguten txoripana jateko.
Txoripana jaten genuen bitartean musika entzuten geunden, eta denok txoripanarekin dantza egiten genuen.
Geroago hasi ginen aurpegia margotzen. Bitartez Pilik ipintzen zien gerrikoa gelako guztiei.
Hori egin eta gero argazki batzuk atera zizkiguten klaseko denoi.
Gero denok ipini ginen ilara batean prest dantzatzera joateko. Gu atera ginen, desfilea egin genuen eta aldapan ipini ginen.
Haur Hezkuntzakoek eta Lehenengo Zikloko umeak dantza egin eta gero, guri tokatzen zitzaigun dantza egitea, baina haize gogorra zebilen.
Dantza egin genuen, eta denok amaitu ondoren abesti batzuk dantzatu genituen.
Eta horrela izan ziren eskolako inauteriak.

Maialen

lunes, 2 de febrero de 2015

GU SUKALDARI

FRUTA- ENTSALADA (lau pertsonentzat)


OSAGAIAK

16 marrubi
banana bat
muxika ur-azukretan (2 bote)
madari bat
muxikaren zukua


NOLA EGIN

  • Lehenengo, marrubiak ondo garbitu.
  • Hori egin eta gero, zuritu itzazu frutak.
  • Zuritu eta gero, zatitu itzazu.
  • Gero, osagaiak entsaladontzian bota itzazu.
  • Azkenik, osagaiak nahastu eta prestatu jateko.
                                                                                                             Jon, Anne. Maialen eta Aroa
                                                                           


FRUTA-ENTSALADA  (6 pertsonentzat)


OSAGAIAK:

madari bat
muxika ur-azukretan (bote bat)
2 limoizko jogur
12 marrubi
laranja bat

NOLA EGIN:

  • Lehenengo, sagarra, madaria eta laranja zuritu.
  • Hori amaitu eta gero, frutak zatitu itzazu.
  • Ondoren, fruta guztiak bota entsaladontzian.
  • Geroago, bota ezazu jogurta fruten gainean.
  • Azkenik, dena nahastu goilara batekin.
                                                                                         Edorta, Diana, Irune, Nerea eta Maider


FRUTA-ENTSALADA (5 pertsonentzat)

OSAGAIAK:

sagar bat
2 banana
12 marrubi
2 laranja
kokozko jogur 2

NOLA EGIN:

  • Lehenengo, fruta guztiak zuritu.
  • Hori egin eta gero, frutak zatitu.
  • Ondoren, fruta guztiak bolera bota.
  • Geroago, osagai guztiak nahastu itzazu.
  • Azkenik, jogurta bota eta nahastu dena berriro.
                                                                                                   Corinna, Josu, Anne eta Garazi