lunes, 16 de marzo de 2015

INAUTERIAK ESKOLAN

Ostiralean inauterietako jaiak  ospatu genituen eskolan.



Lehenengo, klasean geunden, eta gure andereñoak paper bat eman zigun. Pape horrek sei zenbaki zeukan:

1a aretoan zegoen. Hor mahai batean bi edalontzi zeuden eta sei pilota. Bakarrik uzten zuten bi pertsona jolastea, bakoitza hiru pilotekin, eta lortu behar zuten edalontzian sartzea.
2a laguntza gelan zegoen. Gela horretan zeuden batzuk uztaiekin jolasten, eta lortu behar zenuen uztai txiki batetik pasatzea.
3a gela batean zegoen. Gela horretan gauza asko zeuden, adibidez, igela bat, zirkulu bat ferrak botatzeko eta diana bat.
4a musika gelan zegoen. Jolas hori zen buztana kentzea eta bikoteka ipintzen genuen eta buztana kentzen saiatzen ginen.
5a 4. mailako gelan zegoen. Gela horretan patata dantzaren jokua zegoen. Hor ere ipintzen ginen bikoteka, eta patata bat ipintzen nuen bekokian eta dantza egiten nuen.
6a zutabe gelan zegoen. Hor baloiarekin jokuak egiten genituen, eta oso ondo pasatzen nuen.

Jokuak amaitu zirenean txoripana jan genuen, eta gure andereñoak musika ipintzen zigun, adibidez, ilargia... Batzuk txoripana errepikatu zuten.
Txoripana jan eta gero, patio ordua zen, eta Pilik esan zigun botadun katuaren botak ipintzeko. Nik botak ia ia apurtu nituen.
Patioan super ondo pasatu nuen nire lagunekin hitz egiten.
Patio ondoren desfilea egin genuen. Super polita geratu zen.
Desfilea eta gero txikiek dantza guztiak egin zituzten eta gero geuk. Gure dantza botadun katuena zen.
Dantza guztiak amaitu eta gero, jende guztia dantzatzen, ohiukatzen eta...Dragoia ere atera zuten.
Eta azkenik jantokira joan nintzen nire lagunekin. Super ondo pasatu nuen.

Nerea

No hay comentarios:

Publicar un comentario