lunes, 16 de marzo de 2015

ESKOLAKO INAUTERIAK


Bederatzietako saioan Pilik orriak banandu zituen, eta esan zuen zer zegoen leku bakoitzean.
Lehenengo "kanporaketaren laukizuzena"egin nuen. Gero punteria jolasetara joan nintzen. Ondoren "saskipong"ean aritu nintzen.
Bost minutu pasa eta gero musika gelan nengoen buztana kentzen. Geroago patata dantza egin nuen, eta Beñatek eta biok irabazi genuen. Egin nuen azken jokoak "uztai dntza" zuen izena. Gero kanporaketaren laukizuzena, saskipong eta punteria jolasak errepikatu nituen.
Geroago klasera joan ginen, eta txoripana jan genuen.
Hamaikak eta laurdenetan patiora joan ginen, eta jolastu genuen. Ondoren desfilea eta dantzak egin genituen.Nire ustez dantzarik zailena 5. eta 6. mailakoena zen. Gure dantzan kapela asko joan ziren hegan egiten.
Oso ondo pasatu nuen 2015eko eskolako inauterietan.

Edorta

No hay comentarios:

Publicar un comentario