lunes, 16 de marzo de 2015

INAUTERIAK ESKOLAN - 2015

INAUTERIAK ESKOLAN


Eskolako inauteriak goizeko bederatzietan hasi ziren, gu klasean sartu ginenean.
Lehenengo, andereño Pilik azaldu zuen zenbat joku zeuden, non zegoen joku bakoitza eta nork egiten zituzten jokuak. Jokuak hauexek ziren: patata dantza, punteria jolasa, zapiaren jolasa eta abar.
Ondoren, denok hartu genituen paperak eta hasi ginen eskola osotik korrika egiten.
Egon ginen jolasak egiten hamaikak laurden gutxirarte, eta gero andereñoek eta maisuek deitu ziguten txoripana jateko.
Txoripana jaten genuen bitartean musika entzuten geunden, eta denok txoripanarekin dantza egiten genuen.
Geroago hasi ginen aurpegia margotzen. Bitartez Pilik ipintzen zien gerrikoa gelako guztiei.
Hori egin eta gero argazki batzuk atera zizkiguten klaseko denoi.
Gero denok ipini ginen ilara batean prest dantzatzera joateko. Gu atera ginen, desfilea egin genuen eta aldapan ipini ginen.
Haur Hezkuntzakoek eta Lehenengo Zikloko umeak dantza egin eta gero, guri tokatzen zitzaigun dantza egitea, baina haize gogorra zebilen.
Dantza egin genuen, eta denok amaitu ondoren abesti batzuk dantzatu genituen.
Eta horrela izan ziren eskolako inauteriak.

Maialen

No hay comentarios:

Publicar un comentario