domingo, 25 de diciembre de 2016

BERRIRO ESKOLAN!!!!!! 

HAU POZA!!!!!!!


GABONAK

HORRA, HORRA,  GURE OLENTZERO!!!!!!!

Eta gogoan diugu
Urteak eman dituenak.
Asko eta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak
Eta besteetan ilunak
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak.
Lekua har dezatela
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on, lagunak.

K. Uribe


jueves, 22 de diciembre de 2016

ZENTZUMENAK

ZENBAT IKASI DUGUN: ZENTZUMENAK


JOLASTEN

Eskolan ikasi eta jolasten dugu. Hemen klikatu argazkiak ikusteko.

LABORATEGIA

Laborategian asko ikasten dugu.


IRAKURKETA BIKOTEKA







TALDE KOHESIOA

TALDE KOHESIOA lantzeko kurtso hasieran jarduera batzuk egin genituen eta oso ondo pasatu genuen.

martes, 14 de junio de 2016

UZTA BILTZEN!!!

Kurtso hasieran BABAKeta ILARRAK landatu genituen. Nahikotxo itxaron behar izan dugu,baina azkenean uzta ederra jaso dugu!!! Ikusi gure uzta bilketa hemenhttps://picasaweb.google.com/kareagagoikoa/6296004580694672081

GORBEIAKO PARKE NATURALA

GORBEIAKO PARKE NATURALA EZAGUTZEN: SARRIA.



2.zikloko ikasleak eta irakasleak Gorbeiako Parke Naturala ezagutzeko aukera paregabea izan genuen atzo. Gainera, eguraldi ederra izan genuen lagun!

Hasteko, bideo labur bat ikusi genuen Parkearekiko lehen kontaktoa izateko. Gero, Ibaias ibaiaren ondoko basoa eta bertako landaredia ezagutu eta aztertu genituen: ametzak, pagoak, haritzak, iratzeak,... Ondoren, bertako animaliak gehiago ezagutzeko aukera izan genuen parketxeko begiraleak gidatuta. Horri esker, orain badakigu zenbait animalien azternak bereizten: oreina, basurdea, okila, urtxintxa,...

Bazkaltzeko orduan, lagunekin bildu, bokata erraldioak atera eta pis-pas batean dana amaituta! Eskerrak izozki-saltzaileak izozkiz beterik ekarri zuela furgoneta!!!

Hau dena ikusi nahi? Egin klik hemen

viernes, 27 de mayo de 2016

ZIKLOKIDEEKIN JOLASTEN

ZIKLOKIDEEKIN JOLASTEN

4. mailakoak gure gelara etorri dira konektoreak nola egin dituzten azaltzera, eta bide batez, Bizkaiko eskualdeak ikasi ditugu.
Gero geuk ere azaldu diegu nola egin dugun Hiru lerrotan jolasa, eta primeran pasatu dugu jolasten.
Gure ustez ondo legoke beste topaketa bat egitea!!!!




































https://picasaweb.google.com/kareagagoikoa/6289486481034047105

domingo, 15 de mayo de 2016

LANDAREAK

NAHI DUZU GUREKIN ESPERIMENTU BAT EGIN?


Hiru edalontzitan baba bat jarri genuen baldintza desberdinetan:

  • Lehenengo edalontzian  urez bustita zegoen kotoi batekin eta leku argitsu batean utzi genuen hazia. Gure asmoa zen berriro ez ureztatzea .
  • Bigarren edalontzian zegoen baba baldintza berdinetan jarri genuen, baina gure nahia zen behar zuenean ureztatzea.
  • Azkenik, hirugarren baba ureztatzea erabaki genuen, baina armairu barruan utzi genuen.
Gure hipotesiak hauexek ziren: Lehenengoa ez zela ernamuinduko urik gabe, bigarrena arazorik gabe ernamuinduko zela ura eta argitasuna zituelako, eta hirugarrenari zegokiona, argirik gabe ez zuela aurrerapenik egingo.

Baina.......gure hipotesiak porrot eginda gelditu ziren!!!
Ernamuindu zen bakarra armairuan zegoena izan zen!!!

Argazkian ikus daiteke egun batzuk pasa eta gero, 25 cm-ko garaiera zuela eta zuri zuria zegoela , ezin zuelako fotosintesirik egin. Beraz lurrean jarri genuen eta....





ordu batzuk pasa ondoren, landarea berdatu egin zen.

















Orain  kolore polita dauka eta oso osasuntsu dago behar duen guztia baitu: eguzkiaren energia, karbono dioxidoa, ura , gatz mineralak eta gure abotsak bere inguruan!!!!




lunes, 9 de mayo de 2016

domingo, 1 de mayo de 2016

LANDAREEN BIZITZARI BURUZKO INFORMAZIOA

miércoles, 27 de abril de 2016

GURE INGURUKO BASOA AZTERTZEN



Atzo beste 3. mailakoekin mendira joan ginen. Zuhaitz mota batzuk ikusi genituen: haritzak, elorri zuriak, gaztainondoak, urritzak, urkiak, eta abar. Ugariena sasiarkazia zen, eta bere izen zientifikoa Robinia Pseudoacacia da.
Zuhaiskak ere ikusi genituen, eta identifikatu genituen adarrak alboetara hazten zaizkielako.
Geroago intsektuak ikusi eta txorien kantua entzun genuen.
Lorerik gabeko landareak ere aztertu genituen, adibidez, goroldioak, iratxeak eta likenak, eta esporak topatu genituen iratxeetan.
Lupak eraman genituen loreen atalak behatzeko, eta azkenik, basoa margotu genuen. (ikus argazkia)

Saioa Arriola



Atzo mendira joan ginen beste 3. mailarekin, eta oso ondo pasatu genuen.

Zuhaitz mota asko ikusi genituen, adibidez: haritza, elorri zuria, gaztainondoa, urritza, urkia, eta abar.
Zuhaitz ugariena sasiarkazia (Robinia pseudoacacia) izan zen.
Zuhaiskak eta intsektuak ikusi genituen, eta txorien kantak ere entzun genituen. Ondoren iratxeak ikusi genituen esporaz beteta. Gero, lupak eraman genituen loreen atalak ikusteko.
Amaitzeko, fitxa batean basoa margotu genuen zuhaitz eta loreekin.

Gorka Bilbao


SUPERMERKATUAN

Egin KLIK HEMEN argazki gehiago ikusteko.

viernes, 8 de abril de 2016

OGIA EGITEN

          ZE GOZO DAGOEN!!!!                         



Egin klik HEMEN argazki gehiago ikusteko.



GURE ARGAZKIAK IKUSTEKO, EGIN KLIK HEMEN.













































jueves, 7 de abril de 2016



NITAZ AHAZTU DIRA...


Pasa den martxoaren 9an Yolanda Arrieta idazlearen bisita izan genuen eskolan. 4. mailako ikasleok “Nitaz ahaztu dira” liburua irakurri ondoren, idazlearekin gure iritzi eta galderak elkarbanatzeko aukera ezin hobeaz disfrutatu genuen.

 


Liburua oso polita iruditu zitzaigun eta Yolanda jatorra eta alaia izan zen. 

 


Hauek dira jasotako hainbat ideia:


Oso ondo pasatu nuen Yolanda Arrietarekin” (Nekane)

Maiteren izena ikustea oso zaila zen, erronka, eta asko gustatu zait” (Emilio)

Liburua oso polita eta Yolandarekin egindako ariketak” (Peru)