jueves, 30 de abril de 2020

IPUINA ETA ETXEAN EUSKARAZ

Jon Arretxek, Basauriko idazle ospetsua,, ipuin bat kontatuko dizue.Zuen gustukoa izatea espero dugu. ADI ENTZUN ETA GOZATU.




miércoles, 29 de abril de 2020

MANDALAK


Kaixo!!

Egun hauetan hainbat mandala margotzeko aukera izango duzue. Bi modutan egin dezakezue:

- Mandala inprimatu eta koloreztatu.

- Web orrialdean bertan koloreztatzeko aukera duzue.

Hemen aurkitu ahal dituzue: MANDALAK

martes, 28 de abril de 2020

IRAKURTZEN

Gaurko erronka zuen gustuko irakurgai bat aukeratzea izango da. Ondoren, testua ozenki irakurtzea, eta gero audio zein bideo formatoan helaraztea. ANIMO!

NOLA EGIN

lunes, 27 de abril de 2020

IKASLEEN LANAK

Kaixo!!!!!

Egun hauetan 3. mailako ikasleek hainbat zeregin burutu dituzte. Oso lan politak egin dituzue, eta horregatik, blogean jartzea erabaki dugu. Ikasle guztiak horretaz gozatu ahal izateko. 

Zorionak guztioi egindako lan bikainagatik!




IKASLE GUZTIEN ARTEAN EGINDAKO PROIEKTUA




IRATI DIAZ-EK FAMILIAREKIN PRESTATUTAKO IDAZLANA



ILLÁN OCINAK ETA FAMILIAK EGINDAKO BIDEO-AURKEZPENA

Gustokoak izan al dituzue?

sábado, 25 de abril de 2020

viernes, 24 de abril de 2020

LANBIDEAK ETA EUSKAL HERRIA

Kaixo!
Lanbideak birpaseko 3.mailakoentzat jolas hau eskeintzen diogu, zuen gustokoa izatea espero dugu. 4. mailakoentzat Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak birpasatzeko jolasa daukazue.
ONDO PASA!

3.maila
LANBIDEAK

4.maila

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/770212-euskal_herria.html

jueves, 23 de abril de 2020

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo!!!

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta mundu mailan ospatzen den eguna da. Honen helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da.




Ez ahaztu, IRAKURKETAZ GOZATU!!!



miércoles, 22 de abril de 2020

JOLASTUZ IKASI



Egun on, ikasle maiteak!
Gaur, 10 buruketa errazei erantzun beharko dituzue. ONDO IRAKURRI ETA PENTSATU!




martes, 21 de abril de 2020

BISITA BIRTUALA

Egun on ikasleak!!!

Bisita birtualak egiteko aukera izango duzue!

Gaur, hiru leku ezberdinen bisita birtuala proposatuko dizkizuegu:

Lehenengoa: SALAMANCA TOUR VIRTUAL

Bigarrena: LA ALHAMBRA

Hirugarrena: GALAPAGO UHARTEAK

Ezagutzen zenituzten? Zer iruditu zaizue? Zuen iritzia jakin nahi dugu, idatzi komentarioetan!
Disfrutatu!! :)


lunes, 20 de abril de 2020

GORPUTZA ASTINDU


 Dakizuenez ariketa fisikoa egitea oso inportantea da, baina oraingo honetan, musika eta ariketa fisikoa batera landuko dugu.

 Aukeratu zure gustuko abestia eta koreografia asmatuko duzue.

Jarraibideak:
  • Lehenengo, abestia entzun eta erritmoa sentitu.
  • Gero, 4 mugimendu ezberdin pentsatu.
  • Ondoren,saia zaitez marrazten.
  • Entsegua egin.

 Koreografia prest!!!!.

 Orain erakutsi zure etxean dauden pertsonei, eta tarte ona pasatuko duzue!!!

viernes, 17 de abril de 2020

ZORIONAK!!!

Egun hauetan, eskolan ez gaudenetik, hiru urtebetetze izan ditugu zikloko ikasleen artean; 4.mailako Aitana eta Jon eta 3.mailako Anneri, urrunetik bada ere, besarkada handi-handia bidaltzen diegu guztion partez. ZORIONAAAAAAK!!!


jueves, 16 de abril de 2020

ZENTZUMENAK-ELIKAGAIAK



  
      Kaixo neska-mutilak!
      Gaurko erronka, batez ere, 3.mailakoentzat izango da zentzumenak birpasatzeko, objektu desberdinak kutxa batean sartzea izango da. Zuen gurasoek, anai-arrebek … begiak estalita  asmatu behar dute kutxan sartu duzun objektua zein den, dagokion zentzua erabiliz . Prest?
 https://drive.google.com/file/d/1K59issL4Hxylw3B4YtMN27Prx8JR1Ubo/view?usp=sharing

4.mailakoentzat elikagaiak birpasatzeko jolas bat daukazue.
    JOLASA
 

miércoles, 15 de abril de 2020

ZAINDU PLANETA GREENPEACEN ESKUTIK

Greenpeacek itxialdian hobeto egoteko ideia batzuk proposatzen ditu:
1. Bideo lasaigarriak ikustea. Naturari buruzko irudi ikusgarriak:
 12 vídeos relajantes 
2. Laburmetraia ikustea: corto documental "Esperanza"; Artikoari egindako bidaiari buruzkoa da. Planeta defendatzeko irteera.
3. Netflix dutenentzat hau ere interesgarria da: documental "Cómo cambiar el mundo"; Greenpeace zelan sortu zen orain 45 urte azaltzen da.
4. Ez badakizue zer sukaldatu, errezeta batzuk topatuko dituzue; haragirik gabekoak dira: las recetas de nuestro menú sin carne.
5. Papiroflexia edo origami egiteko tutorial batzuk daude:
Usoa/ paloma
Pinguino/  pingüino
Rainbow Warrior itsasontzia (Deskarga dezakezu  .pdf) ️
dokumentua)

martes, 14 de abril de 2020

URDAIBAI BIRD CENTER


Zer da Urdaibaiko hegaztien zentroa?

Museo bizia da, denontzat irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko.


Baina, zer da museo bizi bat?

Inork ez dakiela egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, txoriek zehazten dute zentroaren norabidea.



Egun hauetan, etxean gaudenez, etxetik ikus dezakegu txori hauen bizimodua :https://www.birdcenter.org/eu/guri-buruz/urdaibai-bird-center








jueves, 9 de abril de 2020

ZINEMA ETXEAN

Kaixo!!!

Prestatu palomitak etxean zinemaz gozatzeko! Hemen daukazue euskaraz ikusteko telesaiak eta pelikulak!

TELESAIEN ETA PELIKULEN BILDUMA

Disfrutatu eta deskantsatu!

miércoles, 8 de abril de 2020

EASTER

Hi, everybody!

Easter is here and we've got a lot of interesting activities for you!


ARTS AND CRAFTS:

https://www.easypeasyandfun.com/15-must-do-easter-crafts-and-activities-for-kids/


Interesting videos:










martes, 7 de abril de 2020

JOLASAK

Egun on neska-mutilak!

Gaur ONOFF web orrialdearen linka ezagutarazi nahi dizuegu: ONOFF jolasak

Bertan, denbora pasatzeko jolasak dituzue, disfrutatu!

Gainera, eta batez ere, hirugarren mailakoentzat, animalien proiektua lantzen amaitu berri dugunez, animalien jolasa (klikatu eta jolasa irekiko da) oso gomendagarria da.

Ondo pasa!



lunes, 6 de abril de 2020

SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK

Aste Santuko , opor berezi hauetan, emozioak ikasteko aukera izango dituzue jolas batzuen bidez. Link honetan sakatu https://clic.xtec.cat/projects/emoci_eu/jclic.js/index.html


viernes, 3 de abril de 2020

GOOD MORNING KAREAGA!

As we told you last week, the English blog is ready!😎😎

This is the link: https://goodmorningkareaga.blogspot.com/






We will continue posting interesting materials on our marvellous blog!😜


Mireia, María, Clayton and Ariane

SORPRESA-USTEKABEA

Ostirala!!
Gaur bi bideo ikusteko aukera izango duzue: irakasleok eginda eta beste bat gurasoak sortutakoa.
Gora Kareagatarrok!




jueves, 2 de abril de 2020

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA: Ipuina

Ikusi eta entzun ahal duzue ipuin hau:  Pertsona berezi baten istorioa agertzen da, eta berak nola ikusten duen mundua adierazita dago. Zuen gustukoa izatea espero dugu.





ETXETIK URDINDU MUNDUA

Kaixo neska-mutilak!
Badakizue zer egun da da gaur? Jakin nahi baduzue begiratu bideoa, eta hor proposatutakoak egin ditzakezue. ANIMO!


Gorputz heziketako oharra: aupa neska-mutil horiek! Orain arte blog honetan egon naiz ipintzen nire arloko kontuak. Hemetik aurrera, topatu ahal izango dituzue  beste blog honetan:  https://gorputzheziketaetxean.blogspot.com

www.kareaga-goikoa.com webgunean ere topatuko duzue esteka.
Ez galdu begi-bistatik!

miércoles, 1 de abril de 2020

GORPUTZ HEZIKETA
Aupa neska-mutilok. Ea bideoetako dantzariak ezagutzen ote dituzuen? Anima zaitezte eta bidali zure bideoak ondorengo helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com


ESPERIMENTUAK

Kaixo ekipo!!

Gaur, etxean egiteko hainbat esperimentu proposatuko dizkizuegu. Gogoratu, beste batzuetan esan dizuegun bezala, animatu ahal zaretela zuen esperimentuak grabatzen edo prozesuari eta emaitzari argazkiak egiten. Horrela, besteek zuek egindako lana ikusi ahal izango dute. Animatu!

LEHENENGO ESPERIMENTUA:



BIGARREN ESPERIMENTUA:


HIRUGARREN ESPERIMENTUA:


Ondo pasa!