miércoles, 12 de junio de 2013

TXANGOA

Pasa den ostiralean, 2013-06-07, Pozalaguako kobazuloetara joan ginen. Oso politak eta harrigarriak ziren. Bertan ezin zen argazkirik atera, baino gero "El Sucesora" joan ginen eta han oiloak, txakurrak eta ardiak zeuden. Bertan egindako argazkiak ikusteko egin klik hemen.



MADDI

Pasa den ostegunean, 2013-06-06, Maddiren bisita izan genuen. Maddi 2033ko abeslaria da. Ez zen bera bakarrik etorri, zientzilari batekin etorri zen. Zelan etorri ziren galdetuko diozu zure buruari. Ba, zientzilariak asmatutako denbora-makinarekin! Zer egin behar dugu mundua hobetzeko esatera etorri ziren, eta "Bokanroll" deituriko poltsa bat opatiru ziguten, horrela, aluminiozko papera eta plastikozko poltsen erabilpena gutxituko dugu. 
Egin klik hemen argazkiak ikusteko.



miércoles, 5 de junio de 2013


Animaliak aztertzen hasteko etxeko maskotak ekarri zituzten Asierrek, Aketxek, Andreak eta Xabik.


Olerki ederrak ikasi genituen, eta 2. mailakoei errezitatu. Oso ondo atera zitzaigun ekitaldia. Hona olerkietako bat:

MAGIA

Poza
poza
po
zapo,
goma
goma
go
mago:
hitzaren magia dago.

Pello Añorga



Abestea gustatzen zaizue? 
Lagunekin ondo pasatzea gustuko duzue?
 Musikarekin eta lagunekin disfrutatu nahi duzue?
 Ba hemen duzue aukera paregabea guzti hori egiteko!!!

Basauri Koral Elkarteak abesbatza txikia jarri du martxan Basauriko neska mutil guztientzako.

Koralan parte hartzeko 7 eta 16 urte bitartean izan behar dituzue, eskolan ikasten duzuen musikarekin nahikoa izango duzue abesteko eta ondo pasatzera joan behar zarete. Han beste neska mutilekin egongo zarete eta zuzendari (irakasle) batek taldean abesteko modu desberdinak eta abesti ezagun ugari erakutsiko dizue. Ekainaren 5ean arratsaldeko seiretan hasiko dia entseguak Autonomia kalean duten lokalean (La Koral taberna). Hilabete horretan guztiok ezagutzeko aukera izango duzue eta lehenengo abestia ikasiko duzue. Uda eta gero jarraituko dira entseguak. Euskal Herriko beste abesbatza txikiak ezagutu nahi dituzue? Ba ikusi bideo hauek. Basaurikoa ez da bakarra.

 ¿Os gusta cantar?
 ¿Os gusta pasarlo bien con los amigos? 
 ¿Queréis disfrutar con la música y los amigos?

La Coral de Basauri pone en marcha un coro infantil.   Aquí tenéis una magnífica oportunidad para hacerlo. La Coral de Basauri ha puesto en marcha una coral infantil para todos los niños y niñas de Basauri. Para participar tenéis que tener entre 7 y 16 años, os bastará con la música que aprendéis en clase y tenéis que venir a pasarlo bien. Allí estaréis con otros niños y niñas y una directora (andereño) os enseñará las diferentes formas de cantar en grupo y canciones conocidas. Los ensayos comienzan el 5 de junio a las 18:00 en el local que tiene la Coral de Basauri en la calle Autonomía (bar La Koral). Durante ese primer mes será una primera toma de contacto y seguiremos en septiembre. En Euskal Herria no es la única coral de estas características así que os dejamos unos cuantos ejemplos para que veáis lo que haréis en la coral infantil.
http://www.youtube.com/watch?v=erNOA6kopF0