miércoles, 27 de abril de 2016

GURE INGURUKO BASOA AZTERTZEN



Atzo beste 3. mailakoekin mendira joan ginen. Zuhaitz mota batzuk ikusi genituen: haritzak, elorri zuriak, gaztainondoak, urritzak, urkiak, eta abar. Ugariena sasiarkazia zen, eta bere izen zientifikoa Robinia Pseudoacacia da.
Zuhaiskak ere ikusi genituen, eta identifikatu genituen adarrak alboetara hazten zaizkielako.
Geroago intsektuak ikusi eta txorien kantua entzun genuen.
Lorerik gabeko landareak ere aztertu genituen, adibidez, goroldioak, iratxeak eta likenak, eta esporak topatu genituen iratxeetan.
Lupak eraman genituen loreen atalak behatzeko, eta azkenik, basoa margotu genuen. (ikus argazkia)

Saioa Arriola



Atzo mendira joan ginen beste 3. mailarekin, eta oso ondo pasatu genuen.

Zuhaitz mota asko ikusi genituen, adibidez: haritza, elorri zuria, gaztainondoa, urritza, urkia, eta abar.
Zuhaitz ugariena sasiarkazia (Robinia pseudoacacia) izan zen.
Zuhaiskak eta intsektuak ikusi genituen, eta txorien kantak ere entzun genituen. Ondoren iratxeak ikusi genituen esporaz beteta. Gero, lupak eraman genituen loreen atalak ikusteko.
Amaitzeko, fitxa batean basoa margotu genuen zuhaitz eta loreekin.

Gorka Bilbao


No hay comentarios:

Publicar un comentario