domingo, 25 de diciembre de 2016
GABONAK
HORRA, HORRA, GURE OLENTZERO!!!!!!!
Eta gogoan diugu
Urteak eman dituenak.
Asko eta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak
Eta besteetan ilunak
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak.
Lekua har dezatela
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on, lagunak.
K. Uribe
Etiquetas:
ARGAZKIAK,
ESKOLAKO OSPAKIZUNAK
jueves, 22 de diciembre de 2016
TALDE KOHESIOA
TALDE KOHESIOA lantzeko kurtso hasieran jarduera batzuk egin genituen eta oso ondo pasatu genuen.
martes, 14 de junio de 2016
UZTA BILTZEN!!!
Kurtso hasieran BABAKeta ILARRAK landatu genituen. Nahikotxo itxaron behar izan dugu,baina azkenean uzta ederra jaso dugu!!! Ikusi gure uzta bilketa hemenhttps://picasaweb.google.com/kareagagoikoa/6296004580694672081.
Etiquetas:
ARGAZKIAK,
INGURUNE GAIAK,
LANDAREAK
GORBEIAKO PARKE NATURALA
GORBEIAKO PARKE NATURALA EZAGUTZEN: SARRIA.
2.zikloko ikasleak eta irakasleak Gorbeiako Parke Naturala ezagutzeko aukera paregabea izan genuen atzo. Gainera, eguraldi ederra izan genuen lagun!
2.zikloko ikasleak eta irakasleak Gorbeiako Parke Naturala ezagutzeko aukera paregabea izan genuen atzo. Gainera, eguraldi ederra izan genuen lagun!
Hasteko, bideo labur bat ikusi genuen Parkearekiko lehen kontaktoa izateko. Gero, Ibaias ibaiaren ondoko basoa eta bertako landaredia ezagutu eta aztertu genituen: ametzak, pagoak, haritzak, iratzeak,... Ondoren, bertako animaliak gehiago ezagutzeko aukera izan genuen parketxeko begiraleak gidatuta. Horri esker, orain badakigu zenbait animalien azternak bereizten: oreina, basurdea, okila, urtxintxa,...
Bazkaltzeko orduan, lagunekin bildu, bokata erraldioak atera eta pis-pas batean dana amaituta! Eskerrak izozki-saltzaileak izozkiz beterik ekarri zuela furgoneta!!!
viernes, 27 de mayo de 2016
ZIKLOKIDEEKIN JOLASTEN
ZIKLOKIDEEKIN JOLASTEN
4. mailakoak gure gelara etorri dira konektoreak nola egin dituzten azaltzera, eta bide batez, Bizkaiko eskualdeak ikasi ditugu.
Gero geuk ere azaldu diegu nola egin dugun Hiru lerrotan jolasa, eta primeran pasatu dugu jolasten.
Gure ustez ondo legoke beste topaketa bat egitea!!!!
https://picasaweb.google.com/kareagagoikoa/6289486481034047105
4. mailakoak gure gelara etorri dira konektoreak nola egin dituzten azaltzera, eta bide batez, Bizkaiko eskualdeak ikasi ditugu.
Gero geuk ere azaldu diegu nola egin dugun Hiru lerrotan jolasa, eta primeran pasatu dugu jolasten.
Gure ustez ondo legoke beste topaketa bat egitea!!!!
https://picasaweb.google.com/kareagagoikoa/6289486481034047105
domingo, 15 de mayo de 2016
LANDAREAK
NAHI DUZU GUREKIN ESPERIMENTU BAT EGIN?
Baina.......gure hipotesiak porrot eginda gelditu ziren!!!
ordu batzuk pasa ondoren, landarea berdatu egin zen.
Orain kolore polita dauka eta oso osasuntsu dago behar duen guztia baitu: eguzkiaren energia, karbono dioxidoa, ura , gatz mineralak eta gure abotsak bere inguruan!!!!
Hiru edalontzitan baba bat jarri genuen baldintza desberdinetan:
- Lehenengo edalontzian urez bustita zegoen kotoi batekin eta leku argitsu batean utzi genuen hazia. Gure asmoa zen berriro ez ureztatzea .
- Bigarren edalontzian zegoen baba baldintza berdinetan jarri genuen, baina gure nahia zen behar zuenean ureztatzea.
- Azkenik, hirugarren baba ureztatzea erabaki genuen, baina armairu barruan utzi genuen.
Gure hipotesiak hauexek ziren: Lehenengoa ez zela ernamuinduko urik gabe, bigarrena arazorik gabe ernamuinduko zela ura eta argitasuna zituelako, eta hirugarrenari zegokiona, argirik gabe ez zuela aurrerapenik egingo.
Baina.......gure hipotesiak porrot eginda gelditu ziren!!!
Ernamuindu zen bakarra armairuan zegoena izan zen!!!
Argazkian ikus daiteke egun batzuk pasa eta gero, 25 cm-ko garaiera zuela eta zuri zuria zegoela , ezin zuelako fotosintesirik egin. Beraz lurrean jarri genuen eta....
ordu batzuk pasa ondoren, landarea berdatu egin zen.
Orain kolore polita dauka eta oso osasuntsu dago behar duen guztia baitu: eguzkiaren energia, karbono dioxidoa, ura , gatz mineralak eta gure abotsak bere inguruan!!!!
Etiquetas:
ESPERIMENTUAK,
INGURUNE GAIAK,
LANDAREAK
lunes, 9 de mayo de 2016
GURE INGURUKO LANDAREAK
Etiquetas:
INFORMAZIOA,
INGURUNE GAIAK,
LANDAREAK
domingo, 1 de mayo de 2016
miércoles, 27 de abril de 2016
GURE INGURUKO BASOA AZTERTZEN
Atzo beste 3. mailakoekin mendira joan ginen. Zuhaitz mota batzuk ikusi genituen: haritzak, elorri zuriak, gaztainondoak, urritzak, urkiak, eta abar. Ugariena sasiarkazia zen, eta bere izen zientifikoa Robinia Pseudoacacia da.
Zuhaiskak ere ikusi genituen, eta identifikatu genituen adarrak alboetara hazten zaizkielako.
Geroago intsektuak ikusi eta txorien kantua entzun genuen.
Lorerik gabeko landareak ere aztertu genituen, adibidez, goroldioak, iratxeak eta likenak, eta esporak topatu genituen iratxeetan.
Lupak eraman genituen loreen atalak behatzeko, eta azkenik, basoa margotu genuen. (ikus argazkia)
Saioa Arriola
Atzo mendira joan ginen beste 3. mailarekin, eta oso ondo pasatu genuen.
Zuhaitz mota asko ikusi genituen, adibidez: haritza, elorri zuria, gaztainondoa, urritza, urkia, eta abar.
Zuhaitz ugariena sasiarkazia (Robinia pseudoacacia) izan zen.
Zuhaiskak eta intsektuak ikusi genituen, eta txorien kantak ere entzun genituen. Ondoren iratxeak ikusi genituen esporaz beteta. Gero, lupak eraman genituen loreen atalak ikusteko.
Amaitzeko, fitxa batean basoa margotu genuen zuhaitz eta loreekin.
Gorka Bilbao
viernes, 8 de abril de 2016
jueves, 7 de abril de 2016
NITAZ AHAZTU DIRA...
Pasa den martxoaren 9an Yolanda Arrieta idazlearen bisita
izan genuen eskolan. 4. mailako ikasleok “Nitaz ahaztu dira” liburua irakurri
ondoren, idazlearekin gure iritzi eta galderak elkarbanatzeko aukera ezin
hobeaz disfrutatu genuen.
Liburua oso polita iruditu zitzaigun eta Yolanda jatorra eta
alaia izan zen.
Hauek dira jasotako hainbat ideia:
“Oso ondo pasatu nuen Yolanda Arrietarekin” (Nekane)
“Maiteren izena ikustea oso zaila zen, erronka, eta asko
gustatu zait” (Emilio)
“Liburua oso polita eta Yolandarekin egindako ariketak”
(Peru)
domingo, 21 de febrero de 2016
Suscribirse a:
Entradas (Atom)